Ecologismo

REAS Euskadi eta Fiarek ezin zuten Alternatiba 2018 Baionan egoteko aukera galdu

Ez euriak ezta haize bortitzek, REAS Euskadi eta Fiareko Bilbo Alde Zaharreko tokiko taldeak partekatutako stand batekin joan den igandean urriaren 7an Baionan lur hartzea eragotzi dute. 2013ko Baionako Alternatiban, 2015eko Donostiako eta Bilboko eta 2018 Iruñeako Alternatiben Herrian lekuko eta partaide izanik, bestela ezin zen izan. Haizete baten erdian eta material guztiak gainean eramanez […]

11 October 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ez euriak ezta haize bortitzek, REAS Euskadi eta Fiareko Bilbo Alde Zaharreko tokiko taldeak partekatutako stand batekin joan den igandean urriaren 7an Baionan lur hartzea eragotzi dute. 2013ko Baionako Alternatiban, 2015eko Donostiako eta Bilboko eta 2018 Iruñeako Alternatiben Herrian lekuko eta partaide izanik, bestela ezin zen izan. Haizete baten erdian eta material guztiak gainean eramanez bukaezina zen Baionako zubia gurutzatu behar izana, merezi izan zuen, Petite Bayonne-ko kale zahar zoragarrietan sartu bezain laster. Egun batez, Baiona Ttipia “alternatiben herria” bilakatu zen.

Kale bakoitzak berizendatua eta jarduera sektore bati elkartua zegoen, eta sektore horri lotutako proposamen sozial eta ekonomiko ezberdinak kalean zehar hedatzen ziren, Lapurdiko kapitala kolorez eta itxaropenez betez. Kaleen artean mugitzen zen energia (eta ez soilik berdea) sinesgaitza eta guztiz motibagarria zen, eta horri esker, bertan geratu ginen nahiz eta eguraldia oso txarra izan, ekonomia solidarioa eta Fiare banka etikoa Ipar Euskal Herrira gerturatuz.

Egun osoan zehar arnastutako klima, giro ederra eta mundua eraldatzeko gogoak irudiztatzen dituen argazki erreportaia uzten dizuegu.

 

 

 

 

 

 

ekofeminismo  ekofeminismoa stand energiak

Related Posts

----