Economía Solidaria
REAS Euskadi euskararen alde
REAS Euskadin uste dugu eskubide linguistikoak bermatu behar ditugula, eta, beste behin ere, Ekonomia Solidarioaren printzipioen Gutuneko ekitate eta inguruarekiko konpromiso printzipioak praktikan jarri nahi ditugu. Horrenbestez, REAS Euskadin euskararen erabilera normalizatzeko barne gida bat landu dugu. Datozen egun hauetan bazkide diren entitateen artean banatuko dugun gida honetan, alde batetik gaur egun aurrera eramaten diren […]

REAS Euskadin uste dugu eskubide linguistikoak bermatu behar ditugula, eta, beste behin ere, Ekonomia Solidarioaren printzipioen Gutuneko ekitate eta inguruarekiko konpromiso printzipioak praktikan jarri nahi ditugu. Horrenbestez, REAS Euskadin euskararen erabilera normalizatzeko barne gida bat landu dugu.
Datozen egun hauetan bazkide diren entitateen artean banatuko dugun gida honetan, alde batetik gaur egun aurrera eramaten diren pausuak bildu ditugu, eta bestetik, gure hurrengo plan estrategikoa irauten duen urteetarako definituko ditugun helburuak ere zehaztu ditugu. Honela, 2024. urte bukaerarako sare ia elebiduna izaten saiatuko gara.
Zehaztutako helburu horiek, sareko partaidetza esparruetan bananduta daude, honela, asanblada, zuzendaritza batzordea, lantalde, langile, komunikazio saila eta hornitzaileek euskarari dagokionez lana izango dutelarik.
Irailean bertan martxan jarriko dugun ekintzetako bat Euskaratzen programa da. Entitate bazkideen langile eta boluntarioak, hilean birritan bilduko dira ekonomia solidarioaren inguruko gaiak lantzeko, ESSari buruzko hitzartzeak egiterako orduan, hizkuntza-trebetasuna lortzeko helburuarekin.
Gure lehen pausua da hau, baina hurrengo hile eta urteetan askoz gehiago etorriko dira, Euskadiko ekonomia solidarioan euskara erabiltzeari bultzada indartsu bat emanez, izan ere, ekonomia solidarioa, euskalduna izango da edo ez da izango.

Una casa que no sigue las reglas del mercado
La Feria de Economía Social y Solidaria de Castilla-La Mancha se convertirá en cita anual
XIX Congreso Internacional RULESCOOP 2026: cooperativismo y economía social y solidaria ante los desafíos del presente
C2C IV edición: Cuidados y Emprendimiento en la Economía Social y Solidaria. Un puente hacia la Formación Profesional
Economía social y solidaria, de Rafael Chaves Ávila
Cercles.coop: herramientas para la gobernanza digital cooperativa




