Ecologismo

Goiener Taldeak bere bazkideen artean lortu du 5 ikastoletan instalazio fotovoltaikoak egiteko finantzazioa

Hilabete baino gutxiagon proiektuak habian jartzeko 400.000 euroak lortu dituzte. Goiener Taldeak kapitalari ekarpenen % 100a lortu du bere azken leihoan. Nafarkoopeko (talde barneko sorkuntza kooperatiba) bazkideen borondatezko ekarpenei esker 400.000 euro bildu ditu, 5 instalazio fotovoltaiko eraiki eta martxan jartzera bideratuko direnak. 5 instalazio fotovoltaiko hauek beste hainbeste ikastoletako teilatuetan eraikiko dira, denak ere […]

15 April 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Hilabete baino gutxiagon proiektuak habian jartzeko 400.000 euroak lortu dituzte.

Goiener Taldeak kapitalari ekarpenen % 100a lortu du bere azken leihoan. Nafarkoopeko (talde barneko sorkuntza kooperatiba) bazkideen borondatezko ekarpenei esker 400.000 euro bildu ditu, 5 instalazio fotovoltaiko eraiki eta martxan jartzera bideratuko direnak.

5 instalazio fotovoltaiko hauek beste hainbeste ikastoletako teilatuetan eraikiko dira, denak ere kooperatibak: Armentia (Vitoria-Gasteiz), Argia (Fontellas), Laskorain (Tolosa), Andra Mari Ikastola (Etxarri-Aranatz) eta Eleizalde (Bermeo). Era honetan, ikastetxeak autokontsumoaz baliatuz bere faktura elektrikoa murriztu ahalko dute eta era berean; energia, jasangarritasuna eta efizientziaren inguruan ikasketa programa garatuko dute ikaslegoa, bere familiak eta irakaslegoa hezteko helburuarekin.

Energia berriztagarria sortzeko proiektu hau kooperatiben arteko ekimen bat da eta bere helburua modu lokalean eta herritarren parte-hartzearekin energia era banatuan sortzea. Bazkideek egindako ekarpenei esker gauzatu ahal izango dena, hirugarren leiho honetan ere.

Instalazio guztiak fotovoltaikoak izanen dira eta sarera konektaturik egonen dira soberakinak profitatu ahal izateko. Guztira 1800 m2-ko azalera izango du eta urtean 410 MWh sortuko ditu, gutxi gorabehera 160 etxek kontsumitzen duten adina.

Era honetan sare elektrikoan energia % 100 berriztagarriaren kopurua handitzeaz gain, garraioan izan ohi diren galerak aurreztuko dira eta CO2, NOx eta SOx igorpenak murriztuko dira, 3900 zuhaitzek urtean xurgatzen dutena adina.

Behin ekarpenen azken leiho hau itxita, bere bazkideentzako energia berriztagarria sortuko duen proiektu bideragarrien bila jarraituko dute Goiener Taldean.

Related Posts

----