Feminismos

Langilea naiz, ez esklabua!

“Etxeko eta zainkeketako emakume langileen eremuan hamarkadak lanean daramagunontzat, aurtengo maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna, pandemiaren sargorian gaudela, aukera berria da”, dio Josefina Roco Sanfilippok, Etxekotu Gabeko Emakume Langileak taldeko eta Mundubat Fundazioko Genero eta Feminismoen departamentuko kide dena. Rocoren hitzetan, historikoki, langileen klasearen definizioa “soldatadunen mundura mugatu da”. Hori dela eta, lan, denbora eta […]

12 May 2020
Fuente:Mundubat

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

“Etxeko eta zainkeketako emakume langileen eremuan hamarkadak lanean daramagunontzat, aurtengo maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna, pandemiaren sargorian gaudela, aukera berria da”, dio Josefina Roco Sanfilippok, Etxekotu Gabeko Emakume Langileak taldeko eta Mundubat Fundazioko Genero eta Feminismoen departamentuko kide dena. Rocoren hitzetan, historikoki, langileen klasearen definizioa “soldatadunen mundura mugatu da”. Hori dela eta, lan, denbora eta ahalegin kontaezinak definiziotik kanpo geratzen dira. Bertan daude, hain zuzen ere, etxeko eta zainketetako emakume langileak. Emakumeak, txiroak, landa-aldekoak eta Hegoalde Globalekoak, gizartearen ustetan, “etxean lantxoak besterik egiten ez dituztenak”.

‘Lanaren mundua’ delakoan gizakiontzako oinarrizkoa den zerbait ahazten da: bizitzaren sostengua eta erreprodukzioa. “Ez da kasualitatea sostenguan, zaintzan eta elikaduran oinarritutako lanek izendatzaile komuna izatea: feminizazioa, prekarizazioa, ikusezintasuna, gutxiespena, desberdinkeria eta erregulazio eza. Etengabe errepikatzen diren ezaugarriak dira, eta zaintzak erdigunean jartzen ez dituen egitura baten ondorio dira”, salatzen du Josefina Rocok.

Uko historikoa da, zalantzarik gabe. Sistema kapitalista, patriarkal eta kolonialak ondo jakin du sakelak betetzen, ikusezintasun horri esker, “bortizki errentagarria dena harentzat”, Rocoren ustez.

COVID-19aren krisiak sistema honen ahultasuna agerian utzi du: “Jada ezinezkoa da beste alde batera begiratzea, alfonbrapean ezkutatzea ez dakigun edota aipatu nahi ez dugun hori. Otzan eta isilik nahi gaituzte, baina jo ta ke arituko gara. Birusa ez delako arazoa, sistema baizik”, dio Josefina Rocok irmotasunez.

Maiatzaren 1a, jaieguna izateaz gain, langileon eskubideak aldarrikatzeko eguna ere bada, eta etxeko eta zainketetako langile baten hitzetan, “errebeldia eguna da”. Ondorengo testua hainbat emakumeren testigantzekin osatu dugu. Emakume horiek etxeetako ekonomiari eusten diote euren lanarekin. Bizitzari eusten diote.

Jarraitu irakurtzen…

Related Posts

----