Bideoa: Emakume baserritarrak, bestelako etorkizuna ereiten

Eredu maskulinoa, sistema patriarkalaren birprodukzioa… “Emakumeon zama beti da bikoitza. Emakume izatea eta nekazari izatea zapaldutako bi taldeen partaide izatea da mundu honetan”. Ezarritakoa deseraiki dezagun pertsonak erdigunean jarriz, ekonomia feministaz eta elikadura burujabetzaz alternatibak eraikiz.
Bide Berriak-i Bidexkak hazi zaizkio; elikadura burujabetza oinarritzat hartuz gai konkretuak jorratzen dituzten bideo laburrak. Hauek biltzeko Bide Berriak proiektuak atal berria ireki du webgunean: Bideberriak.eus/bidexkak.
‘Emakume baserritarrak, bestelako etorkizuna ereiten’ bideo laburrarekin estreinatu da atala. Nekazal munduan genero gatazka lantzen duen lehen bideo honekin bultzadatxoa eman nahi zaio egun hauetan Euskal Herritik igarotzen ari den Emakumeen Mundu Martxari.
Gutxika gutxika Bidexka berriak publikatuko dira!´




