Elkartasun Ekonomia

Libro de economía solidaria para bachiller / Elkartasun Ekonomia

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Libro de economía solidaria para bachiller / Elkartasun Ekonomia

[castellano]

Proiektu hau irakasle talde batek beste ekonomia bat posible ez ezik, beharrezkoa ere badela pentsatu zuenean sortu zen. Gaurko errealitate ekonomikoak ezinbesteko egiten du ekonomia ongi ulertzeko azterketa sakona egitea eta horrexegatik are indar gehiagoz hartzen dugu gogoan zer harreman mota izan nahi dutugun geure inguruan, aberastasunaren banaketa zuzenago eta berdinago bat dagoen mundu batentzat aternatibak bilatuz.

Ekonomia ororen ahotan dagoen momentu batean, inoiz baino ohartago garenean ekonomiak geure bizitzetan duen eraginaz, oraindik honelako kontzeptuen gainean eraikitako planteamendu eta analisiak egiten ditugu: etekinak eta errentabilitatea nola ahalik eta handienak egin, edo baliabideak egoki esleitzeko sistema bakarra eta hoberena merkatua balitz bezala jokatu.

Planteamendu hauen ondorioz, desberdintasuna gero eta handiagoa da eta, hori dela medio, munduko biztanleriaren zati txiki bat (orokorrean Iparrekoa) oparo eta nasai gastatuz bizi den bitartean, zatirik handiena (orokorrean hegokoa) ezin atera daiteke pobreziaren putzutik.

Horregatik, uste dugu garrantzi handikoa dela ekonomia gaien gaineko bestelako alternatibak eta ikuspuntuak lantzeko aukera ematea, horrela ikasleak ideiak eta kontzeptuak erkatzeko gai izan daitezen. Horri esker gauza izanen dira azterketa kritiko eta ongi oinarrituak egin eta konturatzeko beste mundu bat posible dela eta haiek ere aldaketa eragile izan daitezkeela.

Gogoan izanik heztea ikasleen gaitasun guzti-guztiak prestatzea dela, ezagutzazkoak edo intelektualak ez ezik (nahiz eta tradizioz hezkuntza horiei egon den gehiago loturik), pertsona gisa osotara garatzeko bide ematen dietenak ere, hau
da, gaitasun fisiko edo mugimenduzkoak, afektiboak edo oreka pertsonalekoak, sozialak eta harremanetakoak…

Proiektu honetan, halaber, hainbat hezkuntza balio garatu nahi ditugu: errespetua, erantzukizuna, elkartasuna, elkarrizketa, elkarlana, aukera berdintasuna, edozein diskriminazioren gaitzespena, konpromisoa,
bakezko bizikidetza…

Azken finean, ekonomiaren bitartez herritartasun globala eraikitzea!