Martxoak 8: emakumeok planto!

emakumeok planto

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

emakumeok planto

Aurtengo martxoaren 8an, REAS Euskadik bat egingo du mugimendu feministaren nazioarteko deialdiarekin eta EMAKUMEOK PLANTO leloarekin, hainbat indarkeriaren (sexista, arrazagatikoa, klasista…) menpe uzten, haiekin zapaltzen eta zeharkatzen gaituen sistema kapitalista eta heteropatriarkal hau salatzeko.

Argi daukagu: alternatibak eraikitzeko, ezinbestekoa da patriarkatua eta kapitalismoa zalantzan jartzea eta haiei aurre egitea. Merkatuak eta pilatze-prozesuak lehenetsi ordez, pertsonen bizitza eta planeta erdigunean jarriko dituen ekonomia solidario baten aldeko apustua egiten dugu.

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren aldeko mugimenduak posizioa hartu eta proiektu feministari gizarte ez-sexisten eta ez-patriarkalen eraikuntzan lagundu behar diola uste dugu, ezin baita proposamen alternatiborik eraiki emakume eta gizonen arteko botere-harreman disparekoak eraldatu gabe.

Horregatik, REAS Euskadiko erakunde guztiei dei egiten diegu, enplegu-, ikasketa-, zaintza- eta kontsumo-greba hau aktiboki babesteko; hausnarketarako, ekintzarako eta artikulaziorako espazio kolektiboak eskaintzeko; egun honetan parte hartu ahal izatea errazteko, lurraldean dauden deialdiei buruz informatzeko, eta abar. Eta dei egiten diegu gure oinarri sozialeko emakume anitz guztiei, parte har dezaten Euskal Herriko mugimendu feministaren deialdi eta mobilizazioetan.

M8 GREBA FEMINISTA – EMAKUMEOK PLANTO!

 

 

 

Informazioa, manifestua eta EHko mugimendu feministaren deialdiak: grebafeminista.wordpress.com

FACEBOOK: M8EuskalHerria

TWITTER: @M8EuskalHerria

Manifestazio-deialdiak herrialdeka:

  • BILBAO: 20.00etan Jesusen Bihotza
  • DONOSTIA: 20.00etan Boulevard
  • GASTEIZ: 20.00etan San Anton Plaza

*Goizeko 12etan, herri eta hirietan ekintza ezberdinak gauzatuko dira. Adi deialdietara!