Bizigarri (2018-2022). Reas Euskadiren genero-ekitatearen aldeko lehenengo plana

Bizigarri

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Bizigarri

Jarraian aurkezten duguna lan izugarri baten emaitza da, eta REAS Euskadiko erakundeetako eta egiturako lagunek egin dute. Ahalegina egin dugu dokumentu bizia egiteko, hau da, malgua, horrela, aukera izateko gaiak eta prozesuak egokitzeko plan hau indarrean dagoen bitartean erakunde gisa izango ditugun une desberdinetara. Bestetik, dokumentu hau, lortu nahi ditugun aldaketak egiteko tresna izateaz gain, nolabaiteko izaera pedagogikoz hornitu nahi izan dugu, bide honetan barrena ikasitako guztia jakinarazi ahal izateko.

Horretarako, estrategia batzuk izan ditugu:

  • Prozesu honetako gako nagusi batzuk atera, eta sarrerako lehen atalean deskribatu ditugu.
  • Dokumentuan barrena dei batzuk egin ditugu, prozesu honetan funtsezkoak izan diren zenbait kontzepturi buruz; horietan klik egitean, glosariora iritsiko zara.
  • Diagnostikoan identifikatu diren gako eta gomendio nagusiak atera ditugu; plan hau eraikitzeko gida izan dira, eta ekintzen katalogoa deskribatzen duen kapituluan sartu ditugu.
  • Dokumentu honetako une batzuetan, tresnen kutxa bat sartu dugu, ekintza zehatzagoekin, urteko plan operatiboak eraikitzeko lagungarriak izango direlako.
  • Azkenik, dokumentu osoan, oharrak sartu ditugu, plan honekin batera abian jarriko ditugun prozesu batzuetan aintzat hartzeko.

Planera gerturatzeko hiru bide ematen dituen dokumentu interaktiboa da.

  • Jarduera-ardatzaren arabera. Plan honek sustatu nahi dituen hiru aldaketa nagusiak.
  • Jarduera-motaren arabera. Jarduera-ardatz bakoitzean, era askotako ekintzak zehaztu ditugu. Kategoria bakoitzari kolore bana eman diogu, kategoria horretako jarduera guztiak bilduta; horrela, ezarritako jarduera-motaren arabera hurbildu ahal gara plan honetara, eta denak batera landu.
  • Parte-hartzeko espazioaren arabera. Asanblada, zuzendaritza-batzordea, teknikariak, lantaldeak, REAS Euskadiko entitateak eta interlokuziorako beste espazio batzuk.

Gonbit egiten dizuegu Plan honetaz jabetzera, erabiltzera, zuen erakundeetan eztabaidatzera, eta barruan jasotako ekintza guztiak elikatzera. Zalantzaren bat baduzue edo argibideren bat behar baduzue, jar zaitezte harremanetan honekin: reaseuskadi@reaseuskadi.net