Genero ikuspegia, Bidezko Merkataritzan barneratzeko bidean

comercio justo

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

comercio justo

Genero-berdintasuna Bidezko Merkataritzaren 10 irizpideen artean dago, baina, zer ekarpen egin dezake Bidezko Merkataritzak benetako berditasun baterantz bidegiteko? Galdera honi erantzuteko asmoz ‘Bidezko Merkataritza: genero ikuspegia barneratzeko orientabideak’ dokumentua aurkezten dugu SETEMetik. Iruzkin eta iradokizunei irekita dagoen agiri hori, gogoeta baten hasieratzat sortutakoa, gai hauetan sakontzeko eta debate berriak abiatzeko bide eman dezan sortu dugu.

Dokumentua bidezko merkataritzan genero-ikuspegia gehitzeko lan-prozesu baten emaitza da. Prozesu hori 2017ko martxotik irailera bitarte eraman da aurrera, eta antolakunde hauetako ordezkariek parte hartu dute: SETEM, Equipare, Medicus Mundi eta Kidenda (aurrez aurreko sei saiotan), eta Maquita, Grupo Social FEPP eta K’inal Antsetik (onlineko ikastaro baten bidez). Prozesu horretan material, gogoeta eta tresna ugari sortu zen, eta agiri hau halakoen laburpen bat da.

Agiriak atal hauek ditu:

  • Bidezko merkataritzan genero-ikuspegia gehitzen den ala ez ebaluatzeko adierazleen proposamen bat.
  • Bidezko merkataritzan dauden genero-desparekotasunen azterketa bat.
  • Bidezko Merkataritzaren lan-esparruetan genero-ikuspegia gehitzen laguntzen diguten fitxa batzuk.
  • Bidezko merkataritzan genero-ikuspegia aintzat hartzeko oinarrizko hamar printzipio jasotzen dituen dekalogo bat.

Klikatu HEMEN dokumentua ikusi ahal izateko, elkarbanatu eta zabaldu!