Gida didaktikoa. Ekonomia solidarioa: ekonomia eraldatu, gure mundua eraldatzeko

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Material hau hezkuntza formalean nahiz ez-formalean diharduten pertsona eta kolektiboei begira eta gai hauekin ohituta ez dauden gazte nahiz helduekin erabiltzeko sortua da.

Edukien proposamenean, ekonomiaren funtzionamenduaren eta haren ingurumen eta gizarte mugen analisi sintetiko bat egiten da, lehenik eta behin, eta, analisi ekonomiko kritikoen aurkezpen orokorraren ondoren, finantzen, lanen eta enpresen, merkatuaren eta kontsumoaren edo ekonomia komunitarioen arlo zehatzetan ekonomia solidarioak eskaintzen dituen proposamen alternatibo nagusien berri ematen da.

Proposamen didaktikoan, gai horiek bizipenen bidezko ikaskuntzaren ikuspegitik eta hezkuntza ikuspegi kritiko eta eraldatzailetik lantzeko jarduera zehatzak bildu dira.

Ekarpen hau ekonomia birpentsatzeko, hezteko eta bestelako ekonomia bat eraikitzeko tresna baliagarria izango delakoan gaude. Tresna baliagarria, gure mundua eraldatzeko bide emango duen bestelako ekonomia bat eraikitzeko. Tresna baliagarria, bizitza hobe batzuk ahalbidetuko dituen bestelako ekonomia bat.