Merkataritza-hitzarmenei aurre egiteko euskal agenda

Agenda tratados comerciales

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Agenda tratados comerciales

Dokumentu hau Euskal Herriko hainbat erakunde sozialen arteko elkarlanaren emaitza da, hitzarmen horiek gure bizitzan eta lurraldeetan izaten ari diren eta izango duten inpaktuen errealitatearekin bat etorrita egoerari aurre egiteko proposamen hau prestatzeko lanean hasiak garen hainbat erakunderen emaitza, alegia. Guk agenda deitu diogun proposamen horretan, Euskal Herriko administrazioei zuzendutako eskakizun sozial batzuk identifikatu nahi izan ditugu, modu sintetiko eta argian. Hiru administrazio-mailatan (udala, foru-aldundia, autonomia-erkidegoa) identifikatu ere: izan ere, hirurek jasango dute hitzarmen-bolada berri horren eragina, eta, gainera, hirurek dute, salbuespenik gabe, aurre egiteko ahalmena. Hala, dokumentu honen
helburua hirukoitza da:

  • Merkataritza-hitzarmenek gure lurraldean duten inpaktuei buruz daukagun ezagutza zabaltzea.
  • Hitzarmen horiek Euskal Herrian gauzatzea eragozteko ekintzak identifikatzea eta eragiten dituzten inpaktuak salatzeko bidean laguntzea.
  • Euskal Herriko administrazioei gure lurraldearen alde eta bertan bizi garen guztion onaren eta ongizatearen defentsan paper aktiboagoa joka dezaten eskatzea, merkantilizazio estrategiei eta hitzarmen horiekin areagotu nahi den burujabetza galerari aurre egitearren.

Agenda honen eraketan parte hartu dugun erakundeak honako hauek gara: ELA Sindikatua, LAB Sindikatua, STEILAS Sindikatua, Bizilur, Munduko Emakumeak, Mundubat, Ekologistak Martxan, Uraren Kultura Berria Fundazioa, Ipar-Hegoa Fundazioa, Colectiva XXK, OMAL-Bakea eta Duintasuna.

Merkataritza-hitzarmenei aurre egiteko euskal agenda_Deskargatu