Zaintzak landuz – Laborantza gidaliburua

Cultiva los cuidados

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Cultiva los cuidados

Erakunde bizigarriak ikuspegi feministatik eratzeko, mugitu eta eraldatu egin behar da gure lan-ereduak definitzeko eta ulertzeko modu bera. Oso eraldaketa sakona behar da gure erakundeak logika merkantilistez, produktibistez eta patriarkalez husteko, eta, horretarako, ez dago gidalibururik ez errezeta magikorik.

REAS Euskadiren ekoSolFem lantaldetik,  ekainaren 23an Gasteizen ospatutako VI Ekonomia Solidarioaren azokan, material labur bat aurkeztu genuen. Material honek, laborantzaren metafora erabiliz, ekonomia solidarioaren mugimendua erakunde bizigarriagoak eraikitzera gonbidatu nahi du, ekonomia solidarioa izango delako, soilik feminista baldin bada.