Bizitzaren iraunkortasuna. Ekonomia Solidario, Feminista eta Ekologikoan oinarrituz eginiko ekarpenak

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Nabaria da bizitzaren iraunkortasunak prozesu sozial, politiko edo ekonomiko guztien ardatza izan behar duela, besterik ez bada ere, bizi sen hutsez, planetak eta gizakiak bizirik irauteko senak hartuta. Hala ere, sistema kapitalistaren eta –berarekin batera– pentsamendu neoliberalaren garapenak bizitzari berari balioa kentzea lortu du.

Kapitalismoarentzat, emaitzen kontu batean jaso daitezken jarduera ekonomikoek, produktiboek edo espekulatiboek baizik ez dute balioa, jarduera horiek zuzen edo zeharka gizartean eta ingurumenean dituzten ondorioak aintzat hartu gabe, onurak maximizatzeko kate amaiezin batean sartuta.

Argitalpen honen bidez, aurrera egin nahi dugu, ikuspegi alternatibo hori prestatzeko lanetan. Ekonomia Solidarioa da ikuspegi hori, ekonomia eta harreman soziopolitikoak berriz aztertu nahi baititu, gizarte postkapitalista zuzenagoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa izan dadin lortzeko. Eta ekonomia feministaren eta ekologikoaren oinarrizko ekarpenak sartu nahi ditu eraikitze lan horretan.

Horixe da liburu honen hari gidaria. Zortzi lanen bidez, eta hainbat ikuspegitatik abiatuta, alde batetik, kritika egungoa eta egokia egin nahi diogu sistema kapitalistari, eta, horrez gain, hainbat ezaugarri aurkeztu nahi ditugu ekonomia eta gizartea berriz pentsatzeko, azkenean, bizitzaren iraunkortasuna ekonomiak eta gizarteak dituzten kezken eta helburuen ardatza izan dadin. Bestetik, hemen bildutako bederatzi egileek batera elkartzen dituzte ikerketen zorroztasuna eta gizarteko mugimendu eraldatzaileekiko atxikimendua, feminismoa, ekologismoa edo Ekonomia Solidarioaren garapena lantzeko.

Kasu batzuetan, ikuspegi kontzeptualagoak aurkezten dituzte, eta, besteetan, kasu zehatzen azterketetan oinarritzen dira. Eta, ezin bestela izan, aniztasun geografikoak mota honetako eztabaidei ematen dien aberastasuna jasotzeko ahalegina egiten dute denek. Izan ere, hegoaldetik, Biziera ona bezalako azterketak jaso ditugu, erreprodukzioa eta bizitzaren zaintza ardatz gisa hartuta. Eta, hain zuzen ere, hegoaldean du tradizio eta garapen gehien Ekonomia Solidarioaren mugimenduak.

Argitalpen honek Mertxe Larrañaga eta Yolanda Jubeto, Cristina Carrasco, Magdalena León, Yayo Herrero, Cecilia Salazar, Cristina de la Cruz, Lorena Salcedo eta Ela Pérez-en artikuluak biltzen ditu. Eskerrik asko guztioi.