04de nov.

Sendotu II jardunaldiak: gizarte- eta lan-inklusioa Euskadin: 2020rako erronkak (Donostia)

Sendotu II jardunaldiak: gizarte- eta lan-inklusioa Euskadin: 2020rako erronkak (Donostia)

Buscador de eventos

Sendotu II jardunaldiak: gizarte- eta lan-inklusioa Euskadin: 2020rako erronkak (Donostia)

Europako errenta-bermeen sistema onenetako bat dugu Euskadin, eta horrek, neurri handi batean, krisiaren ondorioei aurre egiten lagundu digu azken urteotan, nahiz eta oraindik bide luzea dugun egiteko.

Gure inklusio-politikak, ordea, ongi josi gabe dauzkagu, bultzada bat behar dute, tartean zer eragilek esku hartu behar duten eta eragile horiek zer konpetentzia izan behar dituzten argitzeke dago, martxan jarri beharreko programak eta lantaldeak zehaztea falta zaigu… 

Euskadin, langabezia estrukturala egonkortu egin da, eta asko dira egoera larrian bizi diren herritarrak. Horren aurrean, gizarte-eragile zein instituzio, den-denok gaude behartuta gure esfortzu eta eginahalak areagotzera.

Beste alde batetik, EAEko 2007-2013 Programa Eragilearen barruan egindako Sendotu proiektuaren emaitzak aurkeztuko ditugu, bai eta EAEko 2014-2020 Programa Eragilearen barruan egingo dugun Aldiberean proiektua ere.

Egitaraua hemen deskarga dezakezue.

Izena emateko hurrengo estekan.