Consumo Responsable

Gabon alternatibo eta solidarioak, egon badaude

Egun hauetan, merkataritzako irizpide kapitalistetan oinarrituta, gure kaleak neoizko argiz, Olentzeroz eta berrikuntza-asmoko jarreraz betetzen dira. Gabonetako «espirituak» berriz ere gure atea jotzen du. Eta hain da tematia, ezen hartara zabaldu besterik ezin dugula egin. Baina, zer esaten diogu? Zer erantzuten diogu? Gure erantzun aktiboaren jarrerak definitu eta itaundu egiten gaitu. Badakigu kontsumismo krudel eta […]

21 December 2017

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Egun hauetan, merkataritzako irizpide kapitalistetan oinarrituta, gure kaleak neoizko argiz, Olentzeroz eta berrikuntza-asmoko jarreraz betetzen dira. Gabonetako «espirituak» berriz ere gure atea jotzen du. Eta hain da tematia, ezen hartara zabaldu besterik ezin dugula egin. Baina, zer esaten diogu? Zer erantzuten diogu? Gure erantzun aktiboaren jarrerak definitu eta itaundu egiten gaitu.

Badakigu kontsumismo krudel eta adeigabea gutaz jabetzen dela egun hauetan, eta zaila (edo ezinezkoa) dela alde batera uztea; baina Euskadiko Merkatu Sozialeko Talde Eragileak bere aldaketa-proposamena igorri nahi du, Gabonen garaia, urte osoa bezala, alternatiboa eta solidarioa izan behar dela ikusarazteko. Egoera horren aurrean, pertsonek (eta haien eskubideek) lehentasuna duten eredu ekonomikoa nabarmendu nahi dugu. Bidezko merkataritza ageriko alternatiba da. Bidezko merkataritzaren Estatuko koordinatzaileak kontsumitzaileei gogorarazten digu zein garrantzitsua den jakitea erosten ditugun gauzak nork egiten dituen, eta zer baldintzatan. Produktu askoren atzean lan-esplotazioko egoerak, esklabotza-modu berriak, haurren esplotazioa eta ingurumenaren narriadura larria ezkutatzen dira.

Kontsumo arduratsuko alternatibak hartuz gero, kalitatezko produktuak aukeratzeaz gain, justizian eta errespetuan oinarritutako ekonomia- eta gizarte-eredu baten alde egiten ari gara. Gabonetan gozatzeko eta oparitzeko 11 ideia alterkontsumista biltzen dituen proposamen hau irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Izan ere, ez dakigu sinesten duzun Gabon alternatibo eta solidarioetan (eta birziklatuak, hausnartuak, arduratsuak…)… baina egon badaude.

Related Posts

----