Feminismos

Martxoak 8 – REAS Euskadiren komunikatua

Martxoaren 8an, REAS Euskadik bat egingo du mugimendu feministaren nazioarteko deialdiarekin eta EMAKUMEOK PLANTO oihuarekin, heteropatriarkatu kapitalistaren eta arrazistaren aurrean. Planto egingo diegu indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexu-eredu hegemonikoei, laneko sexu-bereizketari, kontsumo-ereduari, familia patriarkalari, ezagutzen hierarkiari, arrazakeriari, edertasun-kanonari eta zapalkuntza guztiei. Borroka feministaren bidez orain arte lortutako eskubideak eta ekarpenak aldarrikatzen ditugu, talde neokontserbadoreek atzerapausoa […]

4 March 2019

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Martxoaren 8an, REAS Euskadik bat egingo du mugimendu feministaren nazioarteko deialdiarekin eta EMAKUMEOK PLANTO oihuarekin, heteropatriarkatu kapitalistaren eta arrazistaren aurrean. Planto egingo diegu indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexu-eredu hegemonikoei, laneko sexu-bereizketari, kontsumo-ereduari, familia patriarkalari, ezagutzen hierarkiari, arrazakeriari, edertasun-kanonari eta zapalkuntza guztiei.

Borroka feministaren bidez orain arte lortutako eskubideak eta ekarpenak aldarrikatzen ditugu, talde neokontserbadoreek atzerapausoa emateko egindako saiakeren aurrean. Salatu egiten dugu dagoeneko gainditutako gaiak agenda politikoan txertatzea ahalbidetzen duen permisibitatea, zeina matxismo militantearen azken bazterretan baino ez den defendatzen.

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren mugimenduak, beste gizarte-mugimendu eta -eragile batzuekin batera, bizitza sistema sozioekonomikoaren erdigunean dagoela defendatzen du; zaintza-lanak bizitzari eusteko lehentasuna direla; ekoizpena pertsonen eta lurraldeen beharrizanak asetzera bideratu behar dela, ez kapitala pilatzera; natura bizitza dela eta ezinbestekoa, zaindu nahi dugun bizitzarako. Eta dei egiten du zaintza-lanetako menpekotasun- eta prekarietate-harremanak gainditzeko, baita pertsonen, kolektiboen eta naturaren esplotazio- eta menderakuntza-ereduak gainditzeko ere.

Hori dela eta, REAS Euskadi osatzen duten erakunde guztiak animatu nahi ditugu, bost ardatzetan oinarritutako greba hau modu aktiboan babes dezaten: pentsiodunak, ikasleak, zaintzaileak, enplegua eta kontsumoa; era berean, animatu nahi ditugu hausnarketa, ekintza eta gauzatzea sustatzeko espazio kolektiboak sortzera; jardunaldi horretan jendeak parte har dezan laguntzera; lurraldean egingo diren deialdiei buruz informatzera; halaber, gure gizarte-oinarriko askotariko emakumeak animatzen ditugu Euskal Herriko mugimendu feministaren deialdi eta mobilizazioetan parte hartzera.

 

Ez, bizimodu prekarioei!

Askotariko bizimoduak, indarkeria matxistatik eta heteroarauetatik aske!

Arrazakeriarik eta gerrarik gabeko bizitzak!

Defendatu dezagun gure gorputza eta gure lurraldea, kolonialismoaren aurrean!

 

M8 GREBA FEMINISTA – HETEROPATRIARKATU KAPITALISTARI PLANTO!

 

mobilizazioak

Related Posts

----