Economía Solidaria
Plan bat lantzen gabiltza, lagunduko diguzu?
Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) garapen bete-betean dago: hazten, dibertsifikatzen, bere oinarri soziala handitzen, eraberritzen… Eta REAS Euskaditik, ESSko sare nagusi legez, gure xedea ekonomia eredu hau sustatzea da, bai ekoizpen-egituraren sendotzeari dagokionez, baita instituzio zein gizarte mailan intzidentzia eginez, edo garapen horretarako tresna eraginkorrak garatuz. Helburu horrekin, REAS Euskadin, izaera operatiboa duen plan estrategiko […]

Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) garapen bete-betean dago: hazten, dibertsifikatzen, bere oinarri soziala handitzen, eraberritzen… Eta REAS Euskaditik, ESSko sare nagusi legez, gure xedea ekonomia eredu hau sustatzea da, bai ekoizpen-egituraren sendotzeari dagokionez, baita instituzio zein gizarte mailan intzidentzia eginez, edo garapen horretarako tresna eraginkorrak garatuz.
Helburu horrekin, REAS Euskadin, izaera operatiboa duen plan estrategiko berri bat lantzen gabiltza, 2020-2023 denboraldirako. Eta plan hau modu partehartzaile batean diseinatu nahi dugu, entzunez, bai REASeko kide direnei, baita ESSko beste pertsona zein erakundei edo modu batean edo bestean gurekin erlazionatzen zaretenoi.
Entzute lan honen ataltzat proposatzen dugun gauzetariko bat galdetegi erraz bat da, pertsona gehiagoren eta ezberdinen parte hartzea ahalbidetzen duena, gure begiradak aberasteko. Hori dela eta, ESSaren garapena eta REAS Euskadik jokatu beharreko paperagatik interpelatuta sentitzen bazara, zure denboraren minutu batzuk erabiltzea 6 galdera labur erantzuteko eskatzen dizuegu. Erantzunak jasotzeko epea 2019ko abenduak 13an bukatzen da, baina ez ezazu azken egunerako utzi!!

Treinta cooperativas catalanas se alían para crear Custòdia, el primer Banco de Suelos Comunitarios de Catalunya
ELKARBIZI presenta una nueva metodología para impulsar proyectos de vivienda cooperativa en cesión de uso
La economía social y solidaria entre los colectivos migrantes en Illes Baleares
Contribuciones de la economía social y solidaria a las transiciones ecosociales: Experiencias en Europa y América Latina




