Feminismos
Setemen ikerlan batek kontsumoarekin erlazionatutako indarkeria matxistak nabarmentzen ditu
SETEMek gaur goizean, otsailak 24, Bilbon Indarkeria kontsumitzen dugu? txostena aurkeztu du. Lan horrekin egiaztatu nahi izan du zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean. Lan hau kontsumo arduratsuan lan egiten duten erakundeen eta erakunde feministen artean ezagutza sortzeko […]
SETEMek gaur goizean, otsailak 24, Bilbon Indarkeria kontsumitzen dugu? txostena aurkeztu du. Lan horrekin egiaztatu nahi izan du zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean.
Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean.
Lan hau kontsumo arduratsuan lan egiten duten erakundeen eta erakunde feministen artean ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektibo baten emaitza da, eta etxeko produktuen, estetika-produktuen eta hirietako mugikortasunaren kontsumoan azaltzen diren indarkeria matxistak nabarmentzen ditu.
Prozesu horren emaitza izan da Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa lortzeko hausnarketa-gida. Gida horrek, galdera-erantzun batzuen bitartez, berdintasuna sortzen duten eta egungo antolamendu sozioekonomikoa sakonean aldatzea xede duten kontsumo aukerak sortzeko giltza batzuk eskaintzen ditu.
Txostena ikusteko esteka honetan sar zaitezke.
Gida didaktikora doan esteka hau da.

Trabajar, cuidar y vivir: el desafío de nuestro tiempo
RIPESS se une a la campaña #VoicesOfCare para transformar los cuidados desde la Economía Social Solidaria
Economía para la vida: mujeres, organización colectiva y autonomía, con Mujeres de Frente
Sostenibilidad con voz propia: alianzas feministas para un futuro habitable
Kit digital de buenas prácticas de comunicación joven no violenta y prevención del acoso sexual en redes sociales





