Hariak. Recreando la educación emancipadora :: 9. Ezagutza deskolonizatu
Koronabirusaren pandemiarekin hasi dugu urte hau, eta “isolamendu handira” eraman gaitu, zeinaren baldintzek eskatzen diguten era kritikoan pentsatzea zer ondorio dituen gaur egun eta izango dituen etorkizunean. Ez egungo zientzia- eta jakintza-eredu nagusia –krezentista, neopositibista, patriarkala eta kolonialista– ez delsko agertu eraldaketa sozialerako premiazko eta ezinbesteko tresna gisa, ezpada, komeni delako birpentsatzea gaur egungo eta etorkizuneko errealitatearen gaineko ikuspegi eraldatzailearen zentzua, ikusita birusa nola hedatu den globalizazioaren erritmoan planeta osoan eta zer ondorio eragin dituen.
Birusa, Apokalipsiaren zaldun zahar eta berrien uztarketa gisa: Gosea, Gerra, Heriotza eta Izurritearen uztarketa. Guztiz aldatu du gizakiaren eguneroko bizitza, etxeetako isolamendua orokortu du kutsatzea eragozteko, eta, ondorioz, ekoizpena eta merkataritza geldiarazi ditu, gero eta modu orokorragoan; Burtsa aldatu du, eta mugak ixtea sustatu du. XXI. mendeko infekzio handi hau, beste batzuen jarraipena dena (SARS, 2013; Hegazti-gripea/ H5N1, 2005; A gripea/H1N1, 2009-2010; Ebola, 2014; Ekialde Hurbileko arnas sindromea, 2012-2015; Zika, 2014), ez da krisi ekologiko eta klimatiko izugarriaren aurrekaria baino, zeinaren ondorioak jada igartzen baitira eta, mendean aurrera egin ahala, eraginak hedatu eta indartu egingo baitira. Era berean, ezin dira ahaztu egiturazkoak diren beste batzuk ere: gosearen epidemia, handitzen ari den desparekotasuna, pobreza, indarkeria matxista eta patriarkala, eta boterea lortzeko tokiko gerrak, hilkortasun eta indarkeria handiago edo txikiagoarekin.







