16dic

«Herritartasun inklusibo baten aldeko ikusmolde eta baliabide berriak» jardunaldia (Donostia)

"Herritartasun inklusibo baten aldeko ikusmolde eta baliabide berriak" jardunaldia (Donostia)

Buscador de eventos

"Herritartasun inklusibo baten aldeko ikusmolde eta baliabide berriak" jardunaldia (Donostia)

Gaur egungo testuinguru sozioekonomikoan eraiki al liteke, gizarte-inklusioa oinarri hartuta, herritartasuna indartu eta norbanakoon nahiz gizarte osoaren gaikuntza eta emantzipazioa bermatuko dituen eredurik? Gizarte kohesionatu bat lortzeko proiektuaren ardatza dugu inklusio-politika.

Eskubide sozialak bermatu eta haien jabe bihurtzea, kohesioa eta gizarte-inklusioaren alderdi guztiak bete-betean erdiestea eta zenbait gizarte-talde bazterturik eta ongizate-maila nahikorik gabe gelditu ez daitezen lortzea, horiek dira inklusio-politikaren helburuak. Sarturen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat dugu honako hau. Gogoetari ekiteko, Julio Alguacil izango da gurekin, eta Sartu Gizarte-aholkularitzak idatzitako Gizarteratzeko ibilbide berrietarako tresna profesional berriak argitalpena aurkeztuko dugu. Gaur egun bizi dugun egoera korapilatsuari aurre egiten lagunduko diguten estrategiak (gaur egungoak, aspaldi zaharrekoak…) identifikatzea, horixe da liburu horren asmo eta xedea.

 

EGITARAUA

10.00 Atariko agurrak eta dokumentazioa jasotzea

10.30 Aurkezpen-ekitaldia

• Igone Virto. Sartuko presidentea

• Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkari bat

• Ander Rodriguez. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua

• Juan Karlos Izagirre. Donostiako alkatea

11.00 Herritartasun inklusiboa, krisi-garaian gizarte-politikak martxan jartzeko ardatz

• Julio Alguacil Gómez. Carlos III Unibertsitateko Gizarte Analisia Sailaren zuzendaria

11.45 Solasaldia

12.15 Gizarteratzeko ibilbide berrietarako tresna profesional berriak argitalpenaren aurkezpena

• Marta Senz. Zabaltzen-Sartu elkarteko koordinatzailea

• Vanesa Salgueiro, Sartu Gizarte-aholkularitza

13.30 Amaiera-ekitaldia

 

Archivos adjuntos:

Programa16D_CAS_EUS_df.pdf