«Tokiko garapena eta ekonomia solidarioa Politika publikoak eraikiz» mintegia (Bilbo)
Buscador de eventos
Datorren apirilaren 28an, Bilboko Arrupe Etxean, Alboan, REAS Euskadi eta DUko Etika Aplikatuko Zentroaren eskutik, “Tokiko garapena eta ekonomia solidarioa: politika publikoak eraikiz” mintegia ospatuko da.
Mintegiaren helburua, ekonomia solidarioaren bitartez tokiko garapena bultzatzen duten politika publikoei buruzko Euskadiko eta Latinoamerikako esperientzien arteko elkarrizketa eta topaketa espazio bat eratzea da.
Mintegia egun osoko iraupena izango du eta errealitate ezberdinetatik politika publikoen eraikuntzaz arituko gara. Lehenengo hitzaldi batean, Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarretik (Mexiko) datorren Juan Manuel Martínez Louvier-ek, Latinoamerikako ekonomia solidarioko politika publikoen mapa azalduko digu. Honen ostean, Kataluniako XESetik datorren Jordi García-k, ekonomia solidarioko politika publiko proposamen ezberdinez eztabaidatzera gonbidatuko gaitu. Bukatzeko, arratsaldez, hiru gai ezberdin jorratuko dituzten hiru lan-mahai egongo dira, pertsona bakoitzak bere ikuspegiari buruzko ekarpenak egin ditzan interesa duen gaian: ingurumena eta elikadura burujabetza, tokiko ekonomia garapena edo finantza etikoak eta energia burujabetza. Egitaraua hemen deskarga dezakezue.
Parte hartzera eta ekonomia solidarioa eraikitzera anima zaitezte!







