20jun

Ekonomia Solidarioaren III azoka (Gasteiz)

Buscador de eventos

REAS Euskadi (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), eta Zentzuz Kontsumituk –Mugarik Gabe, Medicus Mundi Araba eta Setem Hegoa Haizea osatutako partzuergoa- Euskal Herriko Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapena dela eta, Ekonomia Solidarioaren III. Azoka antolatzen dute. Ekimena, ekainaren 20an, larunbata, Gasteizeko Iradier Arenan (Berpizkundearen enparantza, 6) ospatuko da.

Hirugarren Azoka hau, orain dela  bi urte Bilbon eta iaz Donostian ospatutakoen jarraipena da, eta helburua, bere hirian, probintzian eta Euskal Herrian, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile baterako dauden aukera praktikoak Gasteizeko hiritarrei zabaltzea da.

Euskal Herriko Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia sozial eta solidarioaren 45 enpresa eta erakunde ingururen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, ostalaritza, birziklapena, aseguruak, komunikazio alternatiboa, gizarte esku-hartzea, etab. Honez gain, jarduera-egitaraua zabala izango da: produktu eta zerbitzuen aurkezpenak, hitzaldiak, antzerkia, gazteentzako ekintzak, etab. Haurrentzako ekintzak burutuko dituen Txikigune bat eta tokiko produktu ekologikoak dituen txozna ere edukiko dugu.

Ekimen honen bitartez, beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi dugu, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa. Itxaroten zaituztegu!

:: Azokaren web orria: www.goazenazokara.org

:: Bi hizkuntzazko kartela PDFn 

:: Bi aurpegietako  flyer-a PDFn 

:: Azoka egitaruan (liburuzka)

:: Azoka plano

:: «Goazen azokara! Nos vamos de feria» aldizkaria:

:: Azoka 2013 

:: Azoka 2014 

Archivos adjuntos:

Desplegable-programa-BAJA.pdf