Elkarrekin ikasteko topaketak
Poz handiz gonbidatzen zaituztegu “ELKARREKIN IKASTEKO TOPAKETAK: EKONOMIA SOZIAL SOLIDARIOAREN ETA EMAKUMEEN ESKUBIDE EKONOMIKOEN INGURUKO ESPERIENTZIAK. BOLIVIA, EKUADOR, PERU ETA EUSKADI”, izenburua duen mintegian parte hartzera. Mintegia Zubiria Etxeko Graduen Aretoan (Sarrikoko Ekonomia Zientzien Fakultateko Campusean, Bilbon) izango da Irailaren 25ean Peruko Ela Pérez, Ecuadoreko Jhonny Jiménez eta Boliviako Darío Alanocaren presentziarekin.
Honekin batera doan dokumentuan mintegiari buruzko informazioa aurkituko duzue.
Aldi berean, GEZKI Institutuarekin, Lanki-Mondragon Unibertsitatearekin, Mundukide Fundazioarekin, Euskal Fondoa eta REAS Euskadirekin batera antolatzen ditugun bestelako jardueretara ere gonbidatu nahi zaituztegu. Hauek leku desberdinetan burutuko dira Irailaren 21etik Urriaren 1era. Topaketa interesgarria irudituko zaizuelakoan, bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.







