08oct
San Frantzisko auzoko merkatu soziala (Bilbo)

Sanfran Jaietan auzoko I. Merkatu Soziala egingo dugu REAS Euskadi eta San Frantziskoko elkarteekin. Merkatu Sozialak elkartasun bidezko merkataritza-ekimenak ezagutzera eman gura ditu; bai eta auzoko elkarteek auzokideen egoera hobetzeko egiten duten lan itzela ezagutarazi ere. Merkatua dirauen bitartean berrerabiltzeko tailerrak izango dira eta elkarteek edari solidarioa eskeiniko dute egoera latzean dauden lagunen alde.








