Argitalpena: Eraldabide

NULL

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Aurkezten dugun publikazio honek urte honetan garatutako Merkataritza eta kontsumo eredu justuak eta eraldatzaileak tokiko eta global eremuan ikerketa osatzen duen tresna praktiko bat izan nahi du.  

Aurretiko ikerketa horrek, azken urtetan bai Emaúsek metatutako esperientziatik, baita gure kideen esperientziatik ere, merkataritza eta kontsumo eredu justuak eta eraldatzaileak tokiko eta global eremuan nolakoak izan ahal diren eztabaidari ekarpen bat egitea izan du helburu. Bide horretan, ikerketa horrek hurrengo korronte teoriko-praktikoak izan ditu oinarri: Bidezko Merkataritza, hau merkataritza eraldatzailetzat hartuz, zeinek pobreziaren prozesuetako estrukturak borrokatzen dituen; Elikadura Burujabetza, proposamen politikotzat hartuz, zeinek herriek beraien elikadura aukeratzeko eta definitzeko daukaten eskubidea eta naturaren eta nekazarien eskubideak dituen oinarri, eta, bukatzeko, Ekonomia Sozial eta Solidarioa, eredu ekonomiko nagusiari altenatiba ekonomiko integrala bezala ulertuta.

Hortaz, ikerketa hau abiapuntutzat hartuz eta ikerketa bera osatzeko asmoz, orain aurkezten dugun publikazio berri hau garatu dugu, Eraldabide: Merkataritza eta kontsumo eredu ekimen justuak eta eraldatzaileak identifikatzeko eta auto-ebaluatzeko tresna, tokiko eta global mailan.

Dokumentu hau lantzerakoan tresna praktiko bat proposatu eta erraztu nahi izan dugu, zeinek bai ekimen sozio-ekonomkikoetako, bai eragile publikoetako ekintzak identifikatzen, bultzatzen eta sustatzen laguntzeko balio duen merkataritza eta kontsumo eredu justu eta eraldatzailerantz bideratzeko, horretarako, ekimen edo eragile hauen auto-ebaluazioa abiapuntutzat hartuz.

Eraldabide: Merkataritza eta kontsumo eredu ekimen justuak eta eraldatzaileak identifikatzeko eta auto.ebaluatzeko tresna, tokiko eta global mailan publikazioak adierazle sorta bat biltzen du. Hauek, tresna erabiltzeko asmoa duen erakunde edo entitate motaren arabera desberdindutako bi taulatan banatzen dira: alde batetik, esfera publikoaren entitateei zuzendutakoa eta, beste aldetik, gizarte zibilaren ekimen sozioekonomikokoei zuzendutakoa.

Era berean, taula bakoitzak analisi komunetako hiru kategoria ditu: merkataritza eta kontsumo justu eta eraldatzailea, kudeaketa eta barne antolamendua eta ingurunearekiko harremana. Hauetako kategoria bakoitzak, zein motatako entitateari zuzentzen den arabera, zenbait azpikategoria biltzen ditu: inklusioa, tokiko artikulazioa, ingurumen jasangarritasuna, partaidetza, tokiko garapen sozioekonomikoa eta genero ekitatea. Azpikategoria hauek, Eraldabide tresna praktiko honek berak osatu nahi duen ikerketatik eta ikerketaren prozesuan identifikatutako konklusioetatik ondorioztatzen dira.

 

 

 

Archivos adjuntos:

Argitalpena: Eraldabide