Oletakorta, ekonomia solidarioko abentura bat (komikia)

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ba zen garaia! Gure proiektuetariko bat azkenean errealitate bihurtu dugu: modu erraz, berri eta bizi batean, ekonomia solidarioaren esparruan jadanik existitzen diren alternatiben errepasoa ematen duen komikia argitaratu dugu: Oletakorta, ekonomia solidarioko abentura bat. Proiektu hau aurrera eramatea posible izan da Alboan eta REAS Euskadiren lankidetzari esker, eta Amaia Ballesteros komikilariaren ezinbesteko laguntza izan dugu. Komikia hemen PDF formatuan deskarga dezakezue edota Bilboko egoitzatik (Venezuela Plaza 1, 2. ezk. ezk) pasa zaitezkete ale baten bila.

Aukera aprobetxatzen dugu, komikia azaroaren 22an, igandea, 19.30etan Getxocómic-en aurkeztuko dugula jakinarazteko. Informazio gehiagorako hemen sakatu. Anima zaitezte!

 

Archivos adjuntos:

Oletakorta-eusk-5mb.pdf