Alternatiben Herrixka (Donostia)

Beste era batean bizitzeko askotariko ereduen topagune bat da. Gaur egun bizi dugun klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukerak biltzen eta bistaratzen dituen herrixka simulazio bat da Alternatiben herrixka.
Aukera indibidual, kolektibo, nahiz lurralde eta sistema mailakoak ezagutzera ematen dituena, beste bizi-eredu baten garrantziaz ohartaraziz, eta jokabideen aldaketa bilatuz.
Hiru dira helburu nagusiak:
• Larrialdi klimatiko egoeraren mezua zabaltzea.
• Transizio soziala, energetikoa eta ekologikoa lehenbailehen abiarazteko deialdia.
• Bestelako gizarte modu bat lortzeko, beste era batean bizitzeko ereduak erakustea.
Zergatik Donostian?
Alternatiben Herrixkak Frantzian du jatorria eta jomuga 2015eko abendua Parisen ospatuko den Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia du. Horregatik, aurtengo ekainaren 5ean, 5.000 kilometro egingo dituen bizikleta-martxa bat irtengo da Baionatik eta irailaren 26an iritsiko da Parisera, tartea Europako 6 estatu zeharkatuz. Donostiakoa lehen geldialdia izango da, ekainaren 5ean bertan.
Zer itxura izango du?
Gaiak duen larritasuna eta garrantzia ahaztu gabe, ekimena jai giroan burutzea da ideia:
• Ekainak 5: Ongietorria egingo zaio Antiguara iritsiko den bizikleta martxari.
• Ekainak 6: Alternatiben Herrixkaren eguna. Antiguako Matia kalea ardatz hartuta, hainbat eta hainbat ekintza antolatuko dira: alternatiben azoka, kale-animazioa, artisau azoka, haurrentzako jolasak, hitzaldiak, speakers corner-a, tailerrak, erakusketak, mural margoketa, dokumentalen emanaldiak, kontzertuak, …
Bilbon urriaren 24ean ospatuko den Euskal Herri mailako Alternatiben Herriaren lehen pausoa izango da Donostiako esperientzia.
Es una aldea donde se exponen modelos de vida alternativos para frenar el Cambio Climático y sus consecuencias.
Objetivos:
• Difundir y crear conciencia sobre la grave situación que supone el cambio climático.
• Alertar de la necesidad inmediata de una transición energética, social y ecológica.
• Demostrar que existen alternativas reales al nuestro sistema actual.
¿Por qué en Donostia?
“Alternatiben Herrixka” es un movimiento que surgió en Francia y que se ha extendido a toda Europa. Con las miras puestas en la Cumbre del Cambio Climático que se celebrará en París en diciembre del 2015, han organizado una circuito en bici que saldrá desde Baiona y que recorrerá 5.000 kilómetros y 6 países hasta llegar el 26 de septiembre a París. La primera parada será en Donostia el 5 de junio.
¿Qué formato tendrá?
Teniendo presente en todo momento la grave situación climática que nos acecha, el día transcurrirá en un tono festivo:
• 5 de junio: Recibimiento a los participantes de la marcha ciclista en el barrio del Antiguo, en la Calle Matia.
• 6 de junio: El día de Alternatiben Herrixka en la calle Matia del Antiguo. Se han organizado varias actividades para ese día: mercado de las alternativas, mercado de artesanía, conferencias, “speaker corner”, juegos infantiles, exposiciones, documentales, animación de calle, comida popular, conciertos etc….
Este día será la antesala del gran día de “Alternatiben Herria del País Vasco” que se celebrará en Bilbo el 24 de octubre.
ANIMATU ALTERNATIBEN HERRIXKAREN PARTE IZATERA
Inongo konpromisorik gabe jarri gurekin harremanetan: alternatibenherrixkadonostia@gmail.com
Informazio gehiagorako:
- Facebook: Alternatiben Herrixka Donostia
- Twitter: @AlterHerriDonos #alternatibenherrixka #donostia







