Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloa :: 2. saioa (Donostia)
Ekintza hau bakea eraikitzeko, giza eskubideen defentsarako eta demokrazian sakontzeko aktibismo feministaren paperaz eztabaidatzera zuzentzen da. Horren bidez emakumeen nazioarteko borroka gogoratu, balioetsi eta bultzatu nahi dugu.
Solasaldien Zikloa Hegoa Institutoak antolatu du eta Donostia 2016ko kultura-programako Hondar Artean eta Bakearen Itsasargia proiektuen esparruan kokatzen da. Hiru solasaldi izango dira Donostian honako egunetan, apirilaren 13a, maiatzaren 26a eta ekainaren 15a, eta horietan gai ezberdinak jorratuko dira.
2. Solasaldia
Feminismoa eta bakearen eraikuntza Euskal Herrian
Solasaldi honetan, honako gai hauetaz eztabaidatuko dugu: Euskal Herriko gatazka
politiko-armadunak emakumeengan eragindako ondorioak, euskal emakumeen
parte-hartze sozio-politikoa duela gutxiko ikuspuntu historikoan, eta proposamen feministak bake-prozesuari begira.
Parte-hartzaileak:
Oihana Etxebarrieta
Bilgune Feministako kidea
Maria Gonzalez Gorosarri
UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea
Moderatzailea:
Irantzu Mendia Azkue
UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea
Eguna, ordua eta lekua: 2016ko maiatzaren 26a, 18.30tik 20.30ra San Telmo Museoan, Donostia.







