Jardunaldia: Enplegua aldatzen, ekitaterako eskubidea oinarri hartuta (Bilbo)
Agiantza, Caritas Bizkaia, Peñascal Kooperatiba, eta Sartu Taldea osatzen duten Zabaltzen, Erroak, Sartu Araba eta Gaztaroa-Sartu Koop. elkarteak partaide gaituen Sendotu Aldiberean-ek ‘Enplegua aldatzen, ekitaterako eskubidea oinarri hartuta’ jardunaldira gonbiatu nahi zaitu. Jardunaldia datorren ekainaren 12an, astelehena, izango da goizeko 9:30etik aurrera, Bilboko BBK aretoan (Lopez Harokoa Kale Nagusia, 19-21).
Topaketa horren bidez gogoetarako espazio bat sortu nahi dugu, sistema sozioekonomikoaren erdigunean bizia egongo den bestelako ekonomia bidezkoagoa eraikitzeari balioa erantsiko dion gogoeta egiteko.
Dagoeneko abian dauden enplegu-jardun berritzaileak onartzen eta ekitate eskubideari eta enpleguari loturiko diskurtso kritikoa eraikitzen parte har dezazun animatu nahi zaitugu, honako formulario honetan erregistratuz.







