18de set.

SETEM Hego Haizearen ikastaroen inaugurazio-jardunaldia (Gasteiz)

SETEM Hego Haizearen ikastaroen inaugurazio-jardunaldia (Gasteiz)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

SETEM Hego Haizearen ikastaroen inaugurazio-jardunaldia (Gasteiz)

Hazkunde ekonomikoari eta garapen kapitalistari buruzko berrikuspen kritikoa izango da gai nagusia SETEM Hego Haizearen ikastaroen inaugurazio-jardunaldian. 

Keinu txikiek aldaketa handiak ahalbidetzen dituzte”. SETEM Hego Haizea euskal erakundeak keinu txikiak finkatu nahi ditu gure ingurunean, erabat ziur baitago denon artean errealitatea eraldatu AHAL DUGULA. Eta eraldaketa horretan ezinbestekoa da prestakuntza, izan ere, urteak daramatza arlo horretan lanean eta 2.000 pertsona baino gehiago izan ditu partaide. Irailaren 18an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, SETEMen 2014-2015erako prestakuntza-eskaintza inauguratuko da Montehermoso Kulturunean. Horretarako, BI PONENTZIA antolatu dira “Gutxitzea, feminismoa eta kontsumo arduratsua” izenburupean.

Ekitaldian, Yolanda Jubeto Ekonomia doktore eta feministak (EHUko Ekonomia Zientzien Fakultateko Ekonomia Aplikatuko Sailean irakaslea) esku hartuko du. Gaur egun, Tokiko Giza Garapenarekin, gizarte-mugimenduen arteko harremanekin eta lankidetza eraldatzailearekin zerikusia duten hainbat proiektutan esku hartzen du, eta baita beste proiektu batean ere Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearekin (REAS). Horietan guztietan, gainera, ikuspegi feministatik. Hegoa elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide ere bada. Berarekin, Carlos Taibo egongo da, idazle eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoko irakaslea. Taibo gutxitzeari buruzko hiru libururen egile da: “En defensa del decrecimiento” (2009); “El decrecimiento explicado con sencillez” (2011) eta “¿Por qué el decrecimiento?” (2014). Liburu horietan, gutxitze ekonomikoa aurrerapen eta ongizatetik bereizi eta gutxitzearen aldeko apustu irmoa egiten du.

Halaber, SETEM Hego Haizea elkarteko presidentea den Zuriñe Fernandezek esku hartuko du jardunaldian, eta elkartearen prestakuntza-ekintza aurkeztuko du.Montehermoso Kulturuneko Betolaza aretoan eta 18:00etatik aurrera izango den jardunaldian zehar gutxitze ekonomikoari buruzko berrikuspen kritikoa landuko da ponentzietan, arreta berezia gutxitzean, feminismoan eta kontsumo arduratsuan jarririk, egiazko eraldaketa sozialaren eragile gisa ulertuta.

Kontsumo arduratsu eta eraldatzailea

Ekitaldian, finkatuta duen prestakuntza-ekintza ere aurkeztuko du SETEMek. “Errealitatea eraldatzeko ikastaroak. Zure esku dago!” izenburupean, “Garapenerako lankidetzarako estrategiak” ikastaroak osatzen du 2014-2015eko eskaintza. Ikastaroa larunbatetan emango dute Gasteizen ospe handiko irakasleek.

Gasteizen asteburuetan emango den beste ikastaroa “Hegoaldeko herrien errealitatea” izango da eta honetan datorren udaran Amerika Latinoko herrialde bateko elkartasuneko esparru batera joateko prozesuan parte hartzeko aukera ematen da.

Online prestakuntzari dagokionez, “Kontsumo arduratsua, kontzientea eta eraldatzailea” aurkeztuko dugu, zeinaren bitartez kontsumo kritiko eta eraldatzailearen bidezko aldaketara bideratutako hausnarketak eta ikaskuntzak eskainiko diren.

Prestakuntza, hazten laguntzen digun eta ekintzarako, konpromisorako eta eraldaketa pertsonal eta kolektiborako gonbit egiten digun banakako edo taldeko prozesu bat bezala ulertzeko SETEMekook dugun moduari erantzuten dio.

Informazio gehiagorako: www.transformateconsetem.org

Archivos adjuntos:

decrecimiento%20feminismo.pdf