21d'abr.

Tokiko politika publiko inklusiboak bultzatzeko proposamenen aurkezpena (Gasteiz)

Tokiko politika publiko inklusiboak bultzatzeko proposamenen aurkezpena (Gasteiz)

Buscador de eventos

Tokiko politika publiko inklusiboak bultzatzeko proposamenen aurkezpena (Gasteiz)

Datorren maiatzaren 24an udal eta foru hauteskundeak ospatzen dira Euskadin eta ekaIN, Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareetatik*, Tokiko politika publiko inklusiboak bultzatzeko proposamenak biltzen dituen dokumentu bat landu dugu.

Dokumentu hau, datorren apirilaren 21ean, asteartea, Vitoria-Gasteizen, alderdi politikoei, gizarte-eragileei, hirugarren sektoreko erakundeei eta komunikabideei aurkeztuko diegu. Hauteskundeetara aurkeztuko diren erakunde politikoek proposamen hauek bereganatzea eta hurrengo legealdirako konpromiso sendoetan bihurtzea dugu helburu.

Ordu bateko iraupena izango duen ekitaldi honetan zuen parte hartzea espero dugu. Bertan, dokumentua argira aterako da eta horren ostean, kafe bat hartuz solasaldi momentu bat edukiko dugu.

Zuen pare hartzea ekain@ekainsarea.net emailean edo 944 160 566 telefonoan konfirmatzea eskertuko genuke.
 
* ekaIN, Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak, 300 erakunde inguru eta langile eta boluntarioak batuz 10.000 pertsonatik gora biltzen dituzten Euskadiko gizarte ekintza erakundeen 6 sare biltzen dituen entitatea da:

  • Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea
  • EAPN Euskadi (Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin)
  • Gizatea (Gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea)
  • Hirekin (Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartea)
  • Harresiak Apurtuz (Euskadiko etorkinen laguntzarako GKEen koordinadora)
  • REAS Euskadi (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea)