Euskal Herriko Merkatu Sozialaren entitateen katalogoa
REAS Euskadik eta REAS Nafarroak, sektore ezberdinetako ekonomia solidarioaren 75 enpresa eta entitateren produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen honako katalogo hau argitaratu dute. Sektore horiek, honako hauek dira: ostalaritza eta turismoa; garbiketa eta mantentze-lanak; aholkularitza; elikadura eta nekazaritza; energia eta ingurumena; osasuna; hezkuntza eta zainketa; esku-hartze soziala; komunikazioa eta irudia; industria eta eraikuntza eta merkataritza.
Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapenean batera lanean diharduten ekimenak dira, Merkatu Soziala, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duen ikasketa, ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa eta kontsumo sarea delarik. Sarea, ekonomia solidarioaren entitate eta enpresez eta banakako zein taldeko kontsumitzailez osatuta dago.
Horrela, katalogo honek, irizpide etikoekin landuak izan diren sektore ezberdinetako produktu eta zerbitzuak hurbiltzen dizkigu, kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzaile bat gauzatzeko aukera emanez, ahal den neurrian merkatu kapitalistatik deskonektatu ahal izateko.
Katalogo osoa deskargatzea posible izateaz gain, atalka ere deskarga daiteke, DINA4 orrialdeetan inprimaketa erraztuz:
- atala. Aurkezpena
- atala. Elikadura eta nekazaritza + Energia eta ingurumena
- atala. Esku-hartze soziala + komunikazioa eta irudia + Finantzak
- atala. Industria eta eraikuntza + Merkataritza
- atala. Osasuna, hezkuntza eta zainketa + Lankidetza eta sentsibilizazioa
- atala. Ostalaritza eta turismoa + garbiketa eta mantentze lanak + Aholkularitz