Moneta Sozialak Nazioarteko Mintegiaren bideo eta aurkezpenak
Moneta sozialen mugimendua indarra hartzen doa eta honen erakusle dira Europan eta Euskal Herrian sortzen ari diren moneta sozial esperientziak; tokiko ekonomia sendotzea helburu duten ekimenak dira, arduratsuki jokatzera bultzatzen gaituztenak.
Moneta sozialen inguruko eztabaida ordenatu eta honi marko bat ezartzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Bagarak urtarrilak 29rako antolatu zuten “Moneta Sozialak. Nazioarteko Mintegia”. Hona hemen mintegiaren hitzaldien bideo eta aurkezpenak ikusteko lotura:
http://mukom.mondragon.edu/lanki/moneta-sozialak/