Mercado Social
Euskadiko Ekonomia Solidarioaren entitateen 2019ko Auditoria Soziala
Ekonomia Solidarioak aurten ere bihotza erakusten du #Auditoria Soziala-ren bitartez, ESaren 6 printzipioak neurtzen dituena: ekitatea, lana, ingurugiro jasangarritasuna, irabazi asmorik gabea, lankidetza eta inguruarekiko konpromisoa. Aurten, 70 entitatek #Auditoria Soziala bete dute. Euskadiko ESSan 20.600 pertsona hartzen dute parte, horietatik 3.100 langileak direlarik. Prozesu honetatik ateratako hainbat datu: Ekitatea: erantzukizun postuen %62a emakumez beteta daude. Entitateen %94a […]
Ekonomia Solidarioak aurten ere bihotza erakusten du #Auditoria Soziala-ren bitartez, ESaren 6 printzipioak neurtzen dituena: ekitatea, lana, ingurugiro jasangarritasuna, irabazi asmorik gabea, lankidetza eta inguruarekiko konpromisoa. Aurten, 70 entitatek #Auditoria Soziala bete dute. Euskadiko ESSan 20.600 pertsona hartzen dute parte, horietatik 3.100 langileak direlarik. Prozesu honetatik ateratako hainbat datu:
- Ekitatea: erantzukizun postuen %62a emakumez beteta daude. Entitateen %94a hizkuntza ez sexista erabiltzen dute.
- Lana: kontratuen %57a mugagabeak dira eta 5 entitatetik 4k langileentzat arreta emozionaleko eta zainketako guneak sortzen dituzte.
- Ingurugiro jasangarritasuna: entitateen %83a produktuak eskuratzeko kontsumo arduratsuko irizpideak erabiltzen dituzte.
- Irabazi asmorik eza: entitateek, diru-laguntzetatik jasotako euro bakoitzeko, 73 zentimo itzuli dituztela zerga eta gizarte segurantza kotizazioetan.
- Lankidetza eta inguruarekiko konpromisoa: 4 entitatetik 3k, Merkatu Sozialean barne erosketak egiten ditu, eta erosketa hauek 7 milioi €koak dira.
EkonomiaSolidarioa -ren datuak ikuspegi feminista batetik irakurri nahi izanez gero, aurkitutako 5 arrakalekin infografia bat atera dugu.
Aurten, 3 informazio desberdin aurkeztuko dizkizuegu:
{“preview_thumbnail”:”/sites/default/files/styles/video_embed_wysiwyg_preview/public/video_thumbnails/zVSbpFKKB0k.jpg?itok=0XOGs1Ma”,”video_url”:”https://www.youtube.com/watch?v=zVSbpFKKB0k&feature=youtu.be”,”settings”:{“responsive”:1,”width”:”854″,”height”:”480″,”autoplay”:0},”settings_summary”:[“Embedded Video (Adaptable).”]}