REAS Euskadik 2018ko ohiko batzarra ospatu du

Joan den asteartean, martxoak 20, REAS Euskadik bere ohiko batzarra ospatu zuen. Bertan, 2017ko jarduera-txostena eta urteko kontuak zein 2018ko kudeaketa plana eta aurrekontua aurkeztu eta onartu ziren. Burututako lana zein 2018rako aurreikusitako lana aurkezteko eta horren inguruan hizketan aritzeko, gure jardueraren mugarri garrantzitsuenak laburbiltzen dituzten poster batzuk jarri genituen, hurrengo gaietan multzokaturik: (1) sendotzea, […]

27 March 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Joan den asteartean, martxoak 20, REAS Euskadik bere ohiko batzarra ospatu zuen. Bertan, 2017ko jarduera-txostena eta urteko kontuak zein 2018ko kudeaketa plana eta aurrekontua aurkeztu eta onartu ziren.

Burututako lana zein 2018rako aurreikusitako lana aurkezteko eta horren inguruan hizketan aritzeko, gure jardueraren mugarri garrantzitsuenak laburbiltzen dituzten poster batzuk jarri genituen, hurrengo gaietan multzokaturik: (1) sendotzea, (2) sensibilización, (3) merkatu soziala, (4) feminismos, (5) políticas públicas, (6) sareak eta (7) REAS Red de Redes.

Halaber, joan den urtean egindako diagnostikoaren onarpenaren ostean, asanblada honetan 2018-2022 Bizigarri ekintza-plana aurkeztu eta onartu egin zen, genero berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesua. Prozesu honek, gizon eta emakumeen artean antzemandako ezberdintasunak ezabatzea, emakumeen ahalduntzea eta genero-ikuspegia REAS Euskadi zeharkatzea du helburu. Azken batez, sareko nortasunean, egituran, antolaketan eta funtzionamenduan aldaketak barneratzean datza, sarea bizigarriagoa zein bidezkoagoa izan dadin eta bizitzaren sostengarritasuna bere erdigunean jar dezan. Feministagoa den sare bat, beraz. Datozen hilabeteetan dokumentua argitaratuko da.

Bestalde, bazkide diren entitateez haratago, gizarte-oinarria eta REAS Euskadiren proposamenen kapilaritatea zabaltzeko helburuarekin, baita REAS Euskadiren zein bere proiektuen sustapenean lagun dezaketen pertsona eta entitateen laguntza izateko, hurrengo dokumentua onartua izan zen: “REAS Euskadirekin lotura modu berria: pertsona eta entitate laguntzaileak”. Bertan, pertsona laguntzaile, entitate laguntzaile eta lankidetza-hitzarmenen figurak ezartzen dira.

Fiare Banca Etica eta REAS Red de Redes-en arteko lankidetza-hitzarmena azaltzeko aukera ere izan genuen. Bere eduki politikoez eta baldintza onuragarriak dituen produktu finantzarioen eskaintzaz haratago, Fiare Banca Eticaren banku-jardueraren hazkunde eta garapenean REAS Euskadik duen konpromisoa azpimarratu zen, baita Fiarek ekonomia solidarioaren mugimenduaren sendotzean duen konpromisoa ere.

Azkenik, Olatukoop sarea aurkeztu zen, REAS Euskadirekin elkarlanean aritu izan dena azken hilabete hauetan. Elkarrekin burututako lan hori, lankidetza-hitzarmen baten bitartez agerian jarri eta sendotu nahi da: merkatu sozialaren baterako sustapena, ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailearen diskurtsoaren hedapena, baita sare batek antolatutako jarduera edo programetan parte-hartzea, edo batera antolatu daitezkeen beste batzuk.

Laburbilduz, REAS Euskadik egindako lanaren eraginaren hazkundea eta aurrerapausoak erakusteaz gain, sarea sendotzeko tresna berrien garapenean berritasunak aurkeztu dituen asanblada izan da hau.

asanblada

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----