Reas Euskadik eta Alboanek ekonomia solidarioaren aldeko apostu amankomuna sendotzen dute

Azken lau urteotan, ALBOAN eta REAS Euskadi elkarteetan, zenbait jarduera garatu ditugu elkarrekin, ekonomia solidarioaren eremuari dagokion prestakuntza eskaintzeko eta sentsibilizatzeko. Aldez aurretik burututako lan hori egitean lortu dugun sintoniari esker, modu egonkorreko lankidetza-markua ezarri dugu gure harremanak sendotzeko, elkarren ekimenen eragina areagotzeko asmoz. Horrela, ekonomia solidarioaren eremuko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko guneak eratzea ari […]

26 February 2019

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Azken lau urteotan, ALBOAN eta REAS Euskadi elkarteetan, zenbait jarduera garatu ditugu elkarrekin, ekonomia solidarioaren eremuari dagokion prestakuntza eskaintzeko eta sentsibilizatzeko. Aldez aurretik burututako lan hori egitean lortu dugun sintoniari esker, modu egonkorreko lankidetza-markua ezarri dugu gure harremanak sendotzeko, elkarren ekimenen eragina areagotzeko asmoz.

Horrela, ekonomia solidarioaren eremuko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko guneak eratzea ari gara aztertzen: alde batetik gure gizartean, herritarren sentsibilizaziorako eta eraldaketa sozialerako ekimenen bitartez, eta bestetik, nazioarteko mailan, Latinoamerikako Comparte Sarearen bidez, besteak beste (ALBOANek sare horren partaidea da). Horren guztiaren helburua da giza-garapen alternatiborako eta ekonomia solidariorako proposamenen arteko loturak sendotzea, eta, aldi berean, nazioarteko lankidetzaren jardueretan ere ikuspuntu hori sartzea, baita testuinguru geografiko ezberdinen proposamen eraldatzaileen arteko elkarrizketan ere.

Proposamen horiek errealitate bihurtuko dira hausnarketa eta azterketa ekintzetan; erosketa publiko arduratsuan, gatazkarik gabeko teknologiaren eremuko sektoreetan; REAS Euskadik bultzatuta, ekonomia solidariorako auditoretza sozialaren adierazleak eta ALBOANek  proposatutako garapen alternatiboaren ezaugarriak partekatzean; elkarrekin eratutako prestakuntza ekimenetan, gizartearen sentsibilizazioan, komunikaziorako materialen garapenean, etab.

Lankidetza-hitzarmen honen ondorioz, proiektu hau jarri dugu abian: “Ikaszabaltzen II. Ezagutza eta arrazoibide kritikoa sortu, Latinoamerikan eta Euskadin garatzen diren ekimen ekonomiko solidarioen, sozialen eta feministen praktikatik”, 2019-20.

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----