REAS Red de Redes
Zorionak gure 25. urtebetetzean!!!
#Zorionak! Gaurko egunean, duela 25 urte, erakunde eta pertsona gutxi batzuek REAS sortu zuten ekonomia hau humanizatzeko eta pertsonak, eta ez kapitala, jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzeko. 25 urte geroago, 800 erakunde baino gehiago gara, eta 200.000 pertsona baino gehiago biltzen ditugu, mugimendu sendo bat osatuz, beste batzuekin batera, ekologista, feminista edo justizia klimatikoa kasu, kapitalaren pandemiarekin […]

#Zorionak!
Gaurko egunean, duela 25 urte, erakunde eta pertsona gutxi batzuek REAS sortu zuten ekonomia hau humanizatzeko eta pertsonak, eta ez kapitala, jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzeko. 25 urte geroago, 800 erakunde baino gehiago gara, eta 200.000 pertsona baino gehiago biltzen ditugu, mugimendu sendo bat osatuz, beste batzuekin batera, ekologista, feminista edo justizia klimatikoa kasu, kapitalaren pandemiarekin amaitzeko.
Bihar izango da garaia aurre egiten eta eraikitzen jarraitzeko, Irteera garela gogoratzeko eta ikusarazteko, behin betiko krisi-egoeran jartzen gaituen sistema ekosozial eta bidegabe hau behingoz lekualdatzeko. Baina gaur ospatzeko unea da, ospatzeko eta eskerrak emateko sare hau posible egiten duzuenoi, egunero-egunero zuen jardunbide egokiekin elikatzen eta zentzua ematen duzuenoi. Eskerrik asko!
Eta ahoa irekitzeko, hasiera haietako hemerotekako altxorrak partekatzen dizkizuegu:
- Eratze-eskritura
- Sarearen sorrerari buruzko prentsa-berria
- Sarearen memoria, 1990tik 2000ra
- REASen memoria 2000tik 2005era
Eta gaur, urteurrena dela eta, hedabideetan argitaratu diren erreportaje eta testu batzuk:
- 25 años desatando la pandemia solidaria
- #FelicidadESS: 25 años apostando por la economía solidaria y sostenible
Era berean, 25 urteko web atala ikuskatu dezakezu, non urteurrenaren esparruan sortutako informazio eta material guztia eskegitzen ari garen.
Parte hartze eta ospakizun horren harrotasuna zuen sareko eta inguruko gainerako erakundeekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu. E-mailez, mugikorrez eta sarez errulatu ditzatela zorionak! Eta askoz gehiagorengatik…
#felicidadESS, 25 años en red #REAS25Años
#moltESSfelicitats: 25 anys en xarxa #REAS25anys
#felicidadESS: 25 anos en rede #REAS25anos
#Zorionak: 25 urte sarean, Ekonomia Solidarioaren alde ibiliz #REAS25urte