GIZARTE-KOOP, Gizarte-Ekimeneko Ekonomia Jardunaldia (Bilbo)
Urriaren 9an, FOROKOOP-en VII. Jardunaldia egingo da, “GIZARTE-KOOP, Gizarte-Ekimeneko Ekonomia” izenburupean. EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOP–Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak antolatutako jardunaldia da eta aurten REAS Euskadiren laguntza edukiko du.
Jarraian zehazten den programa parte hartzeko eredu arin batean oinarrituta dago. Horretarako, parte-hartzeko dinamikaz gain, eztabaida bat egingo da, 5 esperientzia aurkeztu eta bertaratutako guztien artean eztabaidatzeko. Jardunaldiari amaiera emateko, Kataluniako Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioak eta Elkar-Lan Koop.E.k hitza hartuko dute.
Hona hemen jardunaldian aztertu nahi diren alderdiak:
- Sektoreko hainbat erakunde Gizarte Ekimeneko kooperatibak sortzera edo kooperatiba bihurtzera bultzatu dituzten gakoak.
- Hirugarren Sektoreko erakundeen eta Gizarte Ekimeneko kooperatibismoaren arteko lankidetza-jarrera eta sinergien sorrera. Gaur egungo agertokian eta etorkizun oparoan, posizionamendua eta lankidetza hobetzeko aukera eskaintzen duten bi esparru horien osagai komunak aztertuko dira.
AURKEZPENA
Juan Maria Aburto, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
9:30h
GIZARTE EKONOMIA EUSKADIN
Maria Ubarretxena, EKGK-ko Presidentea
Javier Goienetxea, KONFEKOOPeko Presidentea
Carlos Askunze, REAS Euskadiren koordinatzailea
9:45h
BALIOAK ETA BEHARRAK
MUko Leinn ikasleek gidaturiko dinamika
11:30h
GIZARTE EKIMENEKO KOOPERATIBAK
Eztabaida-saioa (45 min)
SSI Taldea, Peñascal Taldea, Fiare, Koopera Taldea eta ColaBoraBora
Eztabaida irekia (45 min)
Moderatzailea: Luis Guridi, EHUko Ekonomia irakaslea eta HEGOA – Nazioarteko
Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko zuzendaria
13:00h
GIZARTE EKIMENEKO EKONOMIA
Joan Segarra, Federació de Cooperatives de Treball de Catalunyako
gizarte-ekimeneko sozietateen arloko zuzendaria
13:30h
ENPRESA-EKIMENAK
Javier Sanz, Elkar-Lan Koop.E.ko zuzendaria
13:40h
ONDORIOAK
Jose Maria Larrañaga FOROKOOPeko moderatzailea
14:00h
LUNCH-a







