Trantsizio jasangarria: ikastaro ofiziala (Donostia)

Donostiako Ekogunea parkeko udazken eskaintzaren barnean ikastaro berri bat daukagu: Trantsizio jasangarria ikastaro ofiziala. Urriaren 17 eta 18an!
Trantsizio mugimendua era sortzailean hiri, herri, auzo eta eskoletan antolatutako ahalegin kolektiboa da eta bere helburua petrolioaren gailurra, aldaketa klimatikoa eta krisi ekonomikoa bezalako erronkei irtenbide praktikoak bilatzea da.
Trantsizio ikastaro ofizial hau, asteburuko ikastaro parte-hartzaile eta esperientziala da. Trantsizio-modeloa landuko da bai kanpo bai barne trantsizioari begira. Parte-hartzaileei erreminta-aukera zabala emateko diseinatuta dago eta, aldi berean, abian diren ekimen, eragile eta taldeen indartzea sustatu eta trantsizio-ekimen berrien sorrera bultzatzea du xede.
Ordutegia
Larunbata: 09:30-18:30 (ordu t’erdi bazkaltzeko)
Igandea: 09:00-14:00
Deskribapena
Homologatutako ikastaroa. Lehenengoz Euskal Herrian.
Trantsizio mugimendua era sortzailean hiri, herri, auzo eta eskoletan antolatutako ahalegin kolektiboa da eta bere helburua petrolioaren gailurra, aldaketa klimatikoa eta krisi ekonomikoa bezalako erronkei irtenbide praktikoak bilatzea da.
Trantsizio ikastaro ofiziala, bi egunetako ikastaro parte-hartzaile eta esperientziala da zeinetan trantsizio-modeloa lantzen den bai kanpo bai barne trantsizioari begira. Kanpo trantsizioan aurre egin beharreko ingurumen eta aspektu sozialak jasotzen dira. Barne trantsizioan berriz aspektu psikologikoak eta sentimenduak hartzen dira kontutan. Ikastaro hau, ikuspegi sistemikotik abiatzen da eta parte-hartzaileei erreminta-aukera zabala emateko diseinatuta dago. Aldi berean, abian diren ekimen eta taldeen indartzea sustatu eta trantsizio-ekimen berrien sorrera bultzatzen du.
Trantsizio ikastaroak arrakasta handia izan du ehundik gorako herri desberdinetan. Euskal Herrian hau izango da eskainiko den lehen aldia.
Asteburuko ikastaro hau nazioarteko Transition Network-ek ziurtatzen du eta Transition Network-en ‘Launch’ ikastaroaren baliokidea da.
Ikastaroaren helburuak
Ikastaroak helburu bikoitza du:
1) Trantsizio mugimendua nahiz komunitate mailan jasangarritasuna bermatu eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamen konkretuak ezagutzea.
2) Sareak sortzea nazioarteko mugimendu eta maila lokalean sortutako ekimenen artean.
Nori zuzendua dago
- Trantsizio ekimen batean parte hartzen ari den edo parte hartu nahi duen orori.
- Trantsizio metodologian interesa duten talde desberdinei eta ingurumenarekin lotura duten mugimendu eta ekimen sozialetan parte hartzen duten pertsonei.
- Trantsizio prozesu eta mugimenduan interesa duen orori.
- Metodo parte-hartzaile, jasangarritasun eta krisiaren aurkako aukeren inguruan interesa duen orori.
Zer ikasiko duzu ikastaroan
- Zer da trantsizio ekimen bat eta zeintzuk dira bere printzipio eta metodologiak.
- Kontzeptu desberdinak, besteak beste: erresilientzia, komunitatea, birkokapena, sistema konplexuak, petrolioaren gailurra eta klima aldaketa.
- Zure trantsizio taldea sortzeko edo/eta indartzeko erremintak.
- Parte-hartze metodologiak.
- Ondo pasako duzu eta zure sormena sustatuko duzu.
- Biak, kanpo eta barne trantsizioa lantzearen garrantzia.
- Taldean erlazionatzeko modu berriak.
Irakaslea
Juan del Río. Biologoa eta jasangarritasunean diseinatzaile eta hezitzailea. Universitat Politècnica de Catalunya-n (UPC-ean), Schumacher College-n eta Findhorn-en ikasitakoa. Estatu espainolean trantsizio mugimenduaren bultzatzailea, trantsizioan hezitzaile ofiziala eta Transicicón Sostenible-ren koordinatzailea.
Parte hartu nahi duzu?
Izena eman hurrengo estekan: http://bit.ly/1JthM1H !






