07Mar

VI zine foroa: beste errealitatea (Bilbo)

Buscador de eventos

Brasil 2015. 108 min. Anna Muylaert zuzendari eta gidoilariak bere laugarren filmarako gaur egungo Lula-ondorengo Brasilgo istorio arrunt bat aukeratu du, São Pauloko dirudun familia baterako zerbitzari eta haur-zaintzaile moduan lan egiten duen Val emakumearena.

Urte askoz egoera beti berdina izan da, ikusgarri eta modernoa den etxean nagusiek Vali behar duten guztia eskatzen diote, familiako semea den Fabinho bigarren ama bat bezala hezitu du (hortik filmaren itzulpenezko izenburua) bakoitza bere lekua mantenduz, zerbitzaria beti atzetik. Sinbolikoki belaunaldiz belaunaldi aldatu gabe egon den gizarte egoera hau iraulduko da Valen alaba, Jessica, Brasilgo iparraldean ia 15 urtez ama ikusi gabe hezitu dena, São Paulon agertzen denean Unibertsitateko hautaproba prestatzeko. (…)