Consumo Responsable

Ekonomia solidarioa eta pertsonen arteko topagune berria Bilbon

Itxuraz beste denda arrunt bat bezalakoa da: erakusleiho argitsua, arropak esekigailuetan eskegita, dendari irribarretsuak salmahaiaren atzean… Hala ere, apur bat ezberdina da. Arropa ez da berria, ezta bertan saltzen diren etxeko tresnak edo osagarriak ere. Dendek dirua irabazteko asmoa dute, baina honek kontsumo iraunkorra, ingurumenarekiko babesa eta gizarteratzea nahiz laneratzea ditu ardatz nagusi. Koopera Merkatua […]

25 Marzo 2009

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Itxuraz beste denda arrunt bat bezalakoa da: erakusleiho argitsua, arropak esekigailuetan eskegita, dendari irribarretsuak salmahaiaren atzean… Hala ere, apur bat ezberdina da. Arropa ez da berria, ezta bertan saltzen diren etxeko tresnak edo osagarriak ere. Dendek dirua irabazteko asmoa dute, baina honek kontsumo iraunkorra, ingurumenarekiko babesa eta gizarteratzea nahiz laneratzea ditu ardatz nagusi. Koopera Merkatua da eta Bilbo erdian ireki berri du Koopera Gizarte Sareak.

Ezaugarri horiek dituen Euskadiko lehenengo merkatua da. “Herritarren topagunea izango da, ekonomia solidarioa garatzeko lekua. Egoera sozial guztiek izango dute lekua: langileak, bezeroak, dohaintzak jasotzen dituzten pertsonak, ikastetxeak, erakunde publikoak, eta noski, herritarrak”, esan du Cristina Larrayoz Marketing zuzendariak.

Koopera Merkatuak inguruko bizitza komertzial eta soziala dinamizatzeko beste modu bat eskaini nahi du. Gainera, kontsumo iraunkor eta arduratsuaren eredu izan nahi du. Horregatik, berreskuratutako produktuak eskainiko ditu: Ekorroparen moda, jostailuak, liburuak, etxetresna elektrikoak, luxuzko arropa eta bestelakoak. Produktu horien bizitza-zikloa luzatu egiten da, berriro erabiltzen dira eta produktu berri gutxiago fabrikatzea lortzen dugu. Horrela, berotegi-efektua eragiten duten gas gutxiago igorriko dira atmosferara.

Koopera Merkatuak elikadura ekologikoaren alde egingo du, nekazariei babesa emateko, bioaniztasunaren defentsa bermatzeko eta bertako merkatua indartzeko. Gainera, 800 metro koadro baino gehiago dituen merkatu honetan, bidezko merkatarItzako produktuak eskainiko dira, Hegoaldeko herrien egoera hobetzeko helburuarekin.

17 lanpostu berri. Gizarte bazterketaren kontra ere aritzen da merkatua. Kooperak baldintzarik txarrenak dituzten taldeekin egiten du lan normalean: gizarte-bazterketa jasotzen duten gazteak, familia-zama duten emakumeak, etorkinak, luzaroko langabetuak, 45 urte baino gehiagoko langabetuak, drogazale ohiak, eskeko ohiak edo gorputz-urrituak, besteak beste. Horietako zortzi lagun dabiltza beharrean merkatuan, beste bederatzi lankiderekin.

Batek baino gehiagok zera pentsa dezake: nork eta irabazi-asmorik gabeko kooperatiba batek zer eta merkatua jarri du martxan. “Erabat osagarriak dira elkartearen asmoa eta merkatua. Izan ere, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba izateak esan nahi du irizpide batzuk errespetatu behar direla; hau da, etekinik izanez gero, ezin dira langileen artean banatu. Merkatuan ekoizpen-prozesuak berak uzten duen bezain merke saltzen ditugu produktuak”, azaldu du Larrayozek.

Krisiak ere ez du enpresa-gogoa atzera bota. “1999an hasi ginen Ekorropa dendak jartzen eta 1990ean Rezikleta egitasmoa jarri genuen martxan. Hori dela eta, badugu eskarmentua merkataritza-arlo honetan. Gure ustez, merkatuan egon beharra dugu, gizarteari zerbitzua ematen diogulako. Krisian gaude, egia da,eta gainerako denden moduan, garai txarrari eutsi behar izango diogu. Horretarako, proposamen berritzaileak egin behar izango ditugu, ahalik eta bezero gehien erakarri ahal izateko”.

80 euroko garbigailua. Merkatua edonori dago zuzenduta, Larrayozen ustez. “Denetarik saltzen dugunez, gurera etortzen diren bezeroak ere askotarikoak dira: elikadura ekologikoa interesatzen zaienak, bidezko merkataritzaren erabiltzaileak…. Halaber, guztiok ditugu etxetresnak etxean, eta guk saltzen ditugunak oso merkeak dira -80 euro balio du garbigailu batek-, eta gainera urtebeteko bermea dute”.

Aste gutxi darama martxan merkatuak, baina arduradunak nahiko pozik agertu dira.”Lehendabiziko aldiz hurbiltzen diren lagunak, normalean berriro etortzen dira, eta, handik aurrera, bezero fidelak dira. Ekorropa dendetan ere gauza bera gertatu zaigu. Are gehiago, bezeroak laguntzaile bihurtzen dira. Eta horiek badakite proiektu solidarioari laguntza ematen diotela, eta, ondorioz, zer onura lortu dugun galdetzen digute: zenbat arropa berreskuratu den, zenbat lanpostu sortu diren, zenbat CO2 gutxiago isuri den guri esker…. Proiektuaren partaide egiten dira apurka-apurka, nolabait esanda”.

Kooperarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK solidarioak, Lan Ekintzak eta Ihobek lagundu dute merkatua sortzen. Aldundiak uste du proiektu honek eragin handia izango duela Bizkaian. “Aldundiak pertsonengan inbertitzen du, Koopera Merkatuari ematen dion babesaren bidez. Gainera, merkatu honek erakunde publikoen eta gizarte-sektorearen arteko lankidetza erakusten du”, adierazi zuen José Luis Bilbao ahaldun nagusiak saltoki horren inaugurazioan. Koopera Gizarte Sarearen ausardia ere aipatu zuen,”ez baita erraza garai honetan gizarte kohesionatu eta solidarioago bat lortzeko asmoz proiektu berriei ekitea”.

¿Quieres saber más sobre Consumo Responsable?

Últimas noticias sobre Consumo Responsable

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----