Varios

Zer izan zen #AlternatibenHerria?

Atzo, urriak 24, ospatu genuen Alternatiben Herriaren egun handia. Hemen atzokoak hamaika gunetan utzi dizkigun altxor txiki eta handiak. TXIO JARIOA Urriaren 24ra arte #AlternatibenHerria traola erabili genuen. Egunean bertan #AlterHerria. Eta amaiera-ekitaldiaren ostean #AltrnatibaGara. Ikusi hiru traolen txio-jarioa. ARGAZKIAK Alternatiben Herriaren argazki galeriak bereziki Facebooken zintzilikatu genituen. Hainbat eragilek argazki-galeriak ere egin dituzte: Elikaherria, Independentistak sarea, Deshazkundea, OlatuKoop. Zenbait komunikabidek ere […]

27 Outubro 2015

Buscador de noticias

Field not found.

Atzo, urriak 24, ospatu genuen Alternatiben Herriaren egun handia. Hemen atzokoak hamaika gunetan utzi dizkigun altxor txiki eta handiak.

TXIO JARIOA

Urriaren 24ra arte #AlternatibenHerria traola erabili genuen. Egunean bertan #AlterHerria. Eta amaiera-ekitaldiaren ostean #AltrnatibaGara. Ikusi hiru traolen txio-jarioa.

ARGAZKIAK

Alternatiben Herriaren argazki galeriak bereziki Facebooken zintzilikatu genituen.

Hainbat eragilek argazki-galeriak ere egin dituzte: ElikaherriaIndependentistak sareaDeshazkundeaOlatuKoop.

Zenbait komunikabidek ere jaso dituzte argazkiak. Hemen topatu duguna: NaizArgia.

ELKARRIZKETAK IRRATIAN

97 FM irratiak arratsaldeko irratsaio berezi bat egin zuen Alternatiben Herriaren bueltan. Hemen dituzue egin zituzten elkarrizketa guztiak argazkiekin.

Hemen dituzue elkarrizketa horietako batzuk:

Info7k ere asteak daramatza Alternatiben Herriaz hitz egiten eta bertatik herritarrak parte hartzera gonbidatzen. Hemen azken asteko elkarrizketa.

KRONIKAK

Webgune honetan hiru zintzilikatu genituen atzo:

Idatzizko zenbait komunikabidek jarraipen estua egin dute:

Gainera, Berriak zenbait elkarrizketa labur ere jaso ditu:

  • «Barneratu egin behar dugu gutxirekin pozik bizi gaitezkeela», Yolanda Jubeto
  • «Keinu bakoitzarekin, sistema erreproduzitu edo aldatu egiten duzu», David Fernandez
  • «Arteak pertsonak alda ditzakeenez, gizartea bera ere aldatzeko gai da», Irantzu Lekue
  • «Hirigintza geldoa behar dugu, eta euskarazkoa izan beharko du», Unai Fernandez de Betoño

Zenbait eragilek euren kronikak edota idatziak ere zintzilikatu dituzte:

BIDEOAK

Ziur sare sozialetan hamaika bideo daudela. Hona hemen topatu ditugun zenbait:

Oihane Enbeitaren bertsoak

LAB sindikatuaren hainbat bideo:

Naizek ere bideo bat egin zuen: Alternatiben Herri bilakatu da Bilbo.

EITBk bi bideo zintzilikatu zituen: Alternatiben Herria ari dira egiten Bilbon eta La iniciativa Alternatiben Herria se celebra hoy en Bilbao.

EGUNEKO KRONIKAK AUZOZ AUZO

  • Bizitza duinak eta anitzak. Jarripen berezia egiten aritu ziren kideak twitter eta facebooken.
  • Gure Gaia auzoan ere twitter-etik egin ahal izan genuen jarraipena.
  • Arragoa auzokoak ere txioen bidez jaso genituen.
  • AuzoEKOnomian ere zertxobait danetarik izan genuen.
  • Eta Parte-hartze, demokrazia eta subirautza auzoko hainbat ekimenen argazki bilduma zabala jaso genuen.

Alternatiben Herria

¿Quieres saber más sobre Varios?

Últimas noticias sobre Varios

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----