Eusko Jaurlaritzaren enpresa-nazioartekotzeko politikaren analisia
Enpresa-internazionalizazioaren aldeko politikak gero eta gehiago agertzen dira krisialdi ekonomikotik ateratzeko bektore estrategiko gisa erakunde publikoen begietan. Hori dela eta, mota guztietako gobernuek jatorriko etxea euren lurraldean duten enpresei lotzen diete euren etorkizun politikoa, txikituz doazen merkatuengatik lehian arituz eta errentagarritasuna eta lehiakortasuna oinarrizko printzipio gisa onartuz. Horrela, gobernuek enpresen kanpo zabalkuntzarako aireratze- eta lurreratze-pista gisa jokatzen dute.
Gai honek daukan berebiziko interesaren harira, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearekin burututako ikerketa honetan Eusko Jaurlaritzaren enpresa-internazionalizazio politikaren analisi bat egiteari ekin diogu, honen ezaugarri nagusiak, eragile partehartzaileak, dokumentu estrategikoak eta tresnak aztertuz.
Analisi hau abiapuntutzat hartuta, politika hau Giza Garapen Jasangarrizko irizpideetara zein neurritan egokitzen den aztertu dugu, zentzu honetan aurrerapausuak emateko zenbait gomendio planteatuz.
Izenburua: Garapenerako politiken koherentzia. Eusko Jaurlaritzaren enpresa-nazioartekotzeko politikaren analisia
Egileak: Gorka Xabier Martija Rodrigo, Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate, Beatriz Plaza Escrivà eta Juan Hernández Zubizarreta (OMAL)
Editatzen du: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
Edizioa eta argitarapena: 2017ko Iraila
Euskaraz hemen >>