Varios

Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen komunikatua, M29ko Greba Orokorraren alde

REAS-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarean bildutako sareok, 2012ko martxoaren 29an sindikatuek eta bestelako erakunde sozialek lan-erreforma eta murrizketa sozialen aurkako greba deialdiaren aurrean, greba laguntzeko komunikatu hau atera dugu, sozialki bidezkoa eta jasangarria den garapen eredu alternatibo baten alde egiten duten ekonomia sozial eta solidarioaren enpresak bezala. Herritar, langile eta mugimendu sozialen mobilizazioa behartzeko […]

27 marzo 2012

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

REAS-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarean bildutako sareok, 2012ko martxoaren 29an sindikatuek eta bestelako erakunde sozialek lan-erreforma eta murrizketa sozialen aurkako greba deialdiaren aurrean, greba laguntzeko komunikatu hau atera dugu, sozialki bidezkoa eta jasangarria den garapen eredu alternatibo baten alde egiten duten ekonomia sozial eta solidarioaren enpresak bezala. Herritar, langile eta mugimendu sozialen mobilizazioa behartzeko arrazoi anitz dagoelako.

  • Greban parte hartu nahi dugu gizartea defendatu nahi dugulako krisi ekonomiko, sozial, ingurumen- eta zainketa-krisiaren aurrean.
  • Greban parte hartu nahi dugu, krisi honetatik irteerarik ez dagoelako kolektiboa ez baldin bada. “Kapitalismoa birfundatuko” zutela esan zutenen eskutik, beren krisialditik irteteko txirotze masiboa eta beldurra soilik itxaron dezakegu.
  • Greban parte hartu nahi dugu, lan-baldintza eta ordainsari duinak edukitzeko pertsonen eskubidea babesteko, beraien erantzukizun-hartze eta garapen pertsonala piztuz, baita sozialki baztertuak dauden pertsonen lan-merkatura sarbidea laguntzeko.
  • Demokrazia birfundatzea lehentasunezkoa delako, aberastasuna modu justu batean banatzea eta EBean lan- eta gizarte-eskubideen gutun berri bat eratzea. Pertsonok geure bizitza eta etorkizuna kontrolatzea beharrezkoa dela uste dugu, diktadura teknokratiko eta finantzarioak kontrolatu beharrean.
  • Kendu diguten dirua nahi dugu, eta hura denen artean banandu dezatela bizitza duina bermatzeko, zorrik, beldurrik, auto-mespretxurik eta banakako zein familiako isolamendurik gabe, gobernu eta merkatu finantzarioen aurrean.
  • Hura garatzen den inguru sozialarekin konprometitzen den enpresa eredu batean sinesten dugulako. Honek, lurraldeko arazo ezberdinei aurre egiten dieten beste erakundeekin elkarlana burutzea eta sareetan parte hartzea exijitzen du, arazoak konpontzeko eta pertsonen eta ekosistemen neurrira egindako sistema ekonomiko bat eratzeko irtenbide bakar gisa.
  • Eskolak eta ospitaleak babestu nahi ditugulako, Osasuna eta Hezkuntza pertsona guztion eskubideak direlako eta gure etorkizuna ez dugulako hipotekatu nahi.
  • Guztiontzako etxe bat nahi dugu, oinarrizko giza eskubide gisa, pertsonak duintasunez bizi ahal izateko.
  • XXI. mendean esklabo legez hemen bizi eta lan egiten dutenentzat paperak nahi ditugu.
  • Kultura librea, ezagupen irekia eta software librea erabiltzeko oinarrizko eskubidearen aldeko apustua egiten dugu, eta datu publiko ireki eta libreen alde. Kulturaren, komunikabideen, telekomunikabideen eta softwarearen monopolioei aurre egingo diegu. Ezagupen ireki eta publikoa, natura, osasun edo ezagupenaren gaineko patenteen kontra.
  • Greba, guztion ondarea da, kolektiboki lortutako eskubidea da, erabili eta berrasmatu nahi dugun tresna kolektibo bat.
  • Bizitzarako eskubidea nahi dugu, %1eko errenta finantzarioaren zerbitzura dagoen ekonomia baten gainetik. Hori da inposatu beharreko negoziaketa kolektibo berria, %99ko grebarantz joanez.

Ekonomia solidarioaren ehuna osotzen dugun entitate eta sareak

Comunicado de la Red de Economía Alternativa y Solidaria en apoyo a la huelga general convocada el 29M

 

 

Artículos Relacionados

----