11abr

Ametsekin :: online ikastaroa

Ametsekin :: online ikastaroa

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ametsekin :: online ikastaroa

Emaús Gizarte Fundazioak AMETSEKIN, nahi ditugun herri eragileak, nahi dugun eraldaketarako doan eta euskaraz egingo den online ikastaroan izena emateko gonbidapena lutzatzen du.

Saioak apirilaren 11n hasi eta maiatzaren 15ean amaituko dira; banakako eta taldeko jarduerak burutu beharko dira derrigorrez titulua eskuratu ahal izateko; lau esperientzia-foro ere antolatuko dira (hainbat herri-eragileetako kideek dinamizatutakoak); eta tailer presentzial bat ere egingo da.

Norbanako bakoitzaren ohiko portaeran, eraldatu nahi den gizarte horren jarrerak eta dinamikak errepikatzen dira; eta talde “eraldatzaileen” funtzionamendua aldatzen ez bada, nekez lortuko da gizarte eraldaketa bat ematea.

Testuinguru horretan, Emaús Gizarte Fundazioak hainbat material proposatzen ditu gizarte eraldaketaren ikuspegitik taldeen funtzionamenduan laguntzeko asmoarekin, horien artean online ikastaro hau.

Gizarte eraldaketa horretarako prozesuan funtsezko bezala identifikatu dira hainbat dimentsio: ahalduntzea eta berdintasuna, gizarteratzea eta komunitatea, aniztasuna eta elkarren arteko mendekotasuna, eta eraginkortasuna eta bizitzaren iraunkortasuna. Guztiak elkarren artean erlazionatuta daude eta hori dela eta online ikastaroan dimentsio guztiak landuko dira 5 modulu ezberdinetan banatuta.

Modulu bakoitzak astebeteko luzera izango du eta bakoitzean jarduera bat egin beharko du ikasle bakoitzak. Horretaz gain, lehenengo lau moduluetan esperientzia foroak ere antolatuko dira, non hainbat herri-eragileetako kideek beren esperientzia kontatuko duten. Herri-eragile horiek dira: CEP AlforjaEmaúsAnamuri eta Donostiako Piratak. Azkeneko moduluan eraldaketarako ikaspenak eta bideak zabalduko direnez, tailer presentzial bat egingo da ikastaroari amaiera emateko.

Izena emateko ondorengo fitxa bete behar da:

https://docs.google.com/forms/d/1dUC-IFgCNdZHERJy52Bw0q1Z3ZC9Qjl2nGAJtYIn-k8/viewform

Epea apirilaren 4an itxiko da.

Informazio gehiagorako kontsultatu www.emauscursos.com, deitu 943367534 (Maider) edo idatzi m.sagredo@emaus.com.