04abr

Eraldatzen eta Kooperatzen programen aurkezpena (Hernani)

Eraldatzen eta Kooperatzen programen aurkezpena (Hernani)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Eraldatzen eta Kooperatzen programen aurkezpena (Hernani)

Apirilaren hasieran Eraldatzen eta Kooperatzen programak abiatuko ditugu. Eraldatzen, ekonomia sozial eraldatzailearen (ESE) inguruko formazio saioak izango dira. Hainbat gaien inguruko jakintzak eta gogoetak partekatuko ditugu, horien artean: energia, elikadura eta etxebizita burujabetza; kontsumo kritikoa; zaintzak, etab. Beti ere, eraldatzaileak izango diren proiektuak garatzeko ahalduntzea eskaintzeko helburuarekin.

Kooperatzen programa berriz, ESEan oinarritzen diren enpresak sustatzeko ekintzailetza zerbitzua da. Edozein enpresa-ideia eredu sozial eta kooperatiboan sortzen laguntzeko formakuntza eta aholkularitza eskainiko dira bertan. Gainera, zeure enpresa garatu ahal izateko baliabideak eskainiko zaizkizu, hala nola, lantokia, finantzaziorako erraztasunak, etab.

Honenbestez, talde eragile edo norbanako bezala landu ditzakezu aipatutako gaiak, izan herri mugimenduetan aritzeko edota enpresa bat sortzeko. Elkar ezagutu, saretu, proiektu amankomunak sortu, ikasi eta ezagutzak partekatzera etor zaitez!

Eraldatzen edo Kooperatzenen izena emateko azken eguna apirilaren 8a da. Horretarako bete behar duzun galdetegia lotura honetan daukazu. Apirilaren 11tik aurrera astean 3 egunez izango dira klase presentzialak.

Zatoz apirilaren 4ean -astelehena-, arratsaldeko 16:00etan Eraldatzen eta Kooperatzen formakuntzen aurkezpenera. Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean izango da.

Archivos adjuntos:

Kartela_emailing.jpg