Feminismos

Declaración a favor de un modelo económico y social inclusivo

Joan den martxoaren 8an, mundu osoko milaka emakumek inoiz ez bezalako greba orokorra egin zuten; izan ere, enpleguan ez ezik, zaintza-lanetan eta kontsumoan ere izan zuen eragina lanuzteak, gizarteari erakusteko emakumeak planto egiten dugunean, munduak dar-dar egiten duela. Genero-berdintasuna bermatzeko eta gure bizitzetan eragiten duten indarkeriak erausteko premia aldarrikatzea zen greba horren helburua, eta manifestazio […]

4 octubre 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Igualdad de género y ES
Igualdad de género y ES

Joan den martxoaren 8an, mundu osoko milaka emakumek inoiz ez bezalako greba orokorra egin zuten; izan ere, enpleguan ez ezik, zaintza-lanetan eta kontsumoan ere izan zuen eragina lanuzteak, gizarteari erakusteko emakumeak planto egiten dugunean, munduak dar-dar egiten duela.

Genero-berdintasuna bermatzeko eta gure bizitzetan eragiten duten indarkeriak erausteko premia aldarrikatzea zen greba horren helburua, eta manifestazio jendetsuak egin ziren. Bilbon ere, mundu osoko hiri askotan bezalaxe, genero-desberdintasunak desagerraraztea eskatzeko manifestaldiak emakumez, eta gizonez ere bai, bete zituen gure kaleak.

Gizarte-ekonomia ez dago, eta ezin da egon, aldarrikapen horietatik kanpo. Izan ere, gure enpresa- eta erakunde-eredu ugariren balioetako bat genero-berdintasuna da. Kasu askotan ez da asmo hutsa, benetako egoera baizik, egunez egun emakumeek lortu dutena.

Dena den, gizarte-ekonomiako erakundeak genero-berdintasunaren alde aritu arren, azken urteetan bide horretan aurrera egin bada ere, eta nahiz eta emakumeek egunerokotasunean kemena eta erabakitasuna erakutsi, oraindik ere badira lortu beharreko helburuak.

Jakina, generoan oinarritutako botere-harremanak errepikatu egiten ditugu, sarritan konturatu gabe. Halaxe gertatzen da, nahiz eta gure proiektu ekonomikoak eta profesionalak pertsona guztiengan ardaztuta egon, eta nahiz eta aukera-berdintasuna eta ekitatea gizarte-ekonomiaren funtsezko zutabetzat hartu.

Elkartasuna, lankidetza eta demokrazia gizarte-ekonomiaren funtsezko balioak dira, eta genero-berdintasuna dagoeneko bermatuta eduki beharko genuke, gizarte-ikuspegitik inklusiboa den ekonomia-eredu baten baitan.

Era berean, emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, ezinbestekoa da gizarte-ekonomiatik eta gure balioak oinarri hartuta pauso garrantzitsuak ematen hastea. Beraz, konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Lan-merkatu inklusiboa sustatzea, aniztasuna eta desberdintasunak aintzat hartuta, pertsona guztientzat aukera-berdintasuna eta kalitateko enplegu duina bermatuko duena.

  • Diskriminazio-modu guztiak irmotasunez arbuiatzea; izan ere, bizi-baldintzak hobetzeko nahitaezkoa baita garapen-eredua emakumeen berdintasunezko partaidetzan oinarrituta egotea.

  • Indarkeria matxisten aurrean arbuioa eta gaitzespena adierazteko protokoloak eta berehalako erantzunak sortzea, portaera horiek behin betiko erauzteko gure erakundeetan eta gizarte osoan.

  • Ordainsarietan eta erabaki-organoetako ordezkaritzan berdintasuna sustatze aldera, gizarte-ekonomiako erakundeen jardunbideak hobetzeko lan egitea, soldata-arrailak edo kristalezko sabaiak desagerrarazita. 

  • Gizarte-ekonomia etorkizuneko hirien zutabe bihurtzeko helburua bultzatzea, berdintasunezko bizikidetzarako guneak eta herritar inklusiboak susta ditzan.

  • Geure ingurua sentsibilizatzea eta kontzientzia kritikoa piztea. Ahaldundu, hezi eta gaitzea toki guztietan, gizarte-ekonomiaren barruan eta kanpoan, genero-berdintasuna exijitzeko.

Eta ez ahaztea gizarte-ekonomiak, izatekotan, ekonomia feminista, ekitatiboa, solidarioa, iraunkorra eta parte-hartzailea izan beharko duela nahitaez!

GSEF 2018

Bideoa hemen

Artículos Relacionados

----