Feminismos

Setemen ikerlan batek kontsumoarekin erlazionatutako indarkeria matxistak nabarmentzen ditu

SETEMek gaur goizean, otsailak 24, Bilbon Indarkeria kontsumitzen dugu? txostena aurkeztu du. Lan horrekin egiaztatu nahi izan du zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean. Lan hau kontsumo arduratsuan lan egiten duten erakundeen eta erakunde feministen artean ezagutza sortzeko […]

25 febrero 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

SETEMek gaur goizean, otsailak 24, Bilbon Indarkeria kontsumitzen dugu? txostena aurkeztu du. Lan horrekin egiaztatu nahi izan du zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean.

Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean.

Lan hau kontsumo arduratsuan lan egiten duten erakundeen eta erakunde feministen artean ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektibo baten emaitza da, eta etxeko produktuen, estetika-produktuen eta hirietako mugikortasunaren kontsumoan azaltzen diren indarkeria matxistak nabarmentzen ditu.

Prozesu horren emaitza izan da Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa lortzeko hausnarketa-gida. Gida horrek, galdera-erantzun batzuen bitartez, berdintasuna sortzen duten eta egungo antolamendu sozioekonomikoa sakonean aldatzea xede duten kontsumo aukerak sortzeko giltza batzuk eskaintzen ditu.

Txostena ikusteko esteka honetan sar zaitezke.

Gida didaktikora doan esteka hau da.

Artículos Relacionados

----