26may

Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloa :: 2. saioa (Donostia)

Buscador de eventos

Ekintza hau bakea eraikitzeko, giza eskubideen defentsarako eta demokrazian sakontzeko aktibismo feministaren paperaz eztabaidatzera zuzentzen da. Horren bidez emakumeen nazioarteko borroka gogoratu, balioetsi eta bultzatu nahi dugu.

Solasaldien Zikloa Hegoa Institutoak antolatu du eta Donostia 2016ko kultura-programako Hondar Artean eta Bakearen Itsasargia proiektuen esparruan kokatzen da. Hiru solasaldi izango dira Donostian honako egunetan, apirilaren 13a, maiatzaren 26a eta ekainaren 15a, eta horietan gai ezberdinak jorratuko dira.

2. Solasaldia

Feminismoa eta bakearen eraikuntza Euskal Herrian
Solasaldi honetan, honako gai hauetaz eztabaidatuko dugu: Euskal Herriko gatazka
politiko-armadunak emakumeengan eragindako ondorioak, euskal emakumeen
parte-hartze sozio-politikoa duela gutxiko ikuspuntu historikoan, eta proposamen feministak bake-prozesuari begira.

Parte-hartzaileak:
Oihana Etxebarrieta
Bilgune Feministako kidea

Maria Gonzalez Gorosarri
UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea

Moderatzailea:
Irantzu Mendia Azkue
UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea

Eguna, ordua eta lekua: 2016ko maiatzaren 26a, 18.30tik 20.30ra  San Telmo Museoan, Donostia.

Ziklo osoari buruzko informazio gehiago hemen.