Ekonomia Solidario baten aldeko erronkak Bizkaian

Ekonomia sozial eta solidarioak (ESS) EAEn, oro har, eta Bizkaian zehazki, dituen erronkak eta desafioak hautematea da publikatu berri dugun agenda honen xedea. 2011ko apirilaren 11n Espainiako Ekonomia Sozialari buruzko Legea onartuz geroztik, lege horrek EAEn zer-nolako eragina izan dezakeen ikertu nahi izan dugu eta bereziki Bizkaian.
Asmo xumea izan da gurea: EAEn dauzkagun datu kuantitatibo eta kualitatiboak sistematizatu nahi izan ditugu. Horretarako, gai honetan erreferentzia diren korronte doktrinal eta akademikoak bildu ditugu, interes-talde desberdinei (Unibertsitateak, Administrazio Publikoak, Komunikabideak, GKEak, eta abar) ESSri buruz duten ikuspegiaz eta Bizkaian dituen erronka eta desafioez galdetzearekin batera. Elkarrizketak egin dizkiegu taldeoi, eta ondorioak atera ditugu logika deduktiboa erabiliz.
Agenda hau Bizkaiko Foru Aldundiak emandako babesari esker osatu dugu, batetik, eta Emaus Gizarte Fundazioaren, REAS Euskadiren (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) eta GEZKIren (EHUko Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia) arteko elkarlanari esker, bestetik.
Publikazioa euskaraz eta gazteleraz deskargatzeko:
http://www.desarrollohumanosostenible.org/?q=economia-solidaria-recursos




